Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zortziehun (orobat zortzirehun g.er.) 1 zenbtz zortzi bider ehun, 800.

Etsaiak zein ugari ziren ikustean, askok, beldurrak jota, alde egin zuen kanpalekutik; zortziehun gizon baizik ez ziren gelditu.  Elizen arteko biblia   1 M 9,6

Ez baitira berdin mintzatzen bostehun arima dituen lurjabearekin eta zortziehun dituenarenekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Kartazal honetan zortziehun koroa daude.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 139. orr.

Aho osoa berritzera, zortzirehun pezeta.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.

Gure aurretik loftean bizi zenak nonbait, zortziehun dolarreko zorra utzi zuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.

Orduko zortziehun kilometroko lastertasunean eta minutuko hiru mila eta bostehun biratan ari naiz oldartzen alemaniar armadaren kontra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 114. orr.

Mutikote bat, hiru kilo eta zortziehun gramo, pentsa!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 184. orr.

Set izan zuenetik, beste zortziehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.  Elizen arteko biblia   Has 5,4

Iritzi nion gutxi gorabehera zazpiehun edo zortziehun liburu izango zirela hain txukun antolatutako leku hartan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

Judaren leinuko sei mila eta zortziehun gizon, babeski eta lantzaz hornituak eta gudurako trebatuak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,25

Florent irakasle hasi zen Estrapade kaleko barnetegi batean, mila eta zortziehun liberako sariaren truke.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Gure birraitona mila zortziehun eta hogeita hamarrean jaio zen eta mila zortziehun eta berrogeita zortzian armadako danborjotzailea zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.

2 zortziehun mila

Zortziehun mila gizoneko armada.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

Abias laurehun mila gudari aukeratu eta adoretsurekin abiatu zen borrokara; Jeroboamek, berriz, zortziehun mila gudari ausartekin egin zion aurre.  Elizen arteko biblia   2 Kro 13,3

Zortziehun mila litro ardo eta beste horrenbeste olio emango diet.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,9

Zazpiehun-zortziehun mila bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus