Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorte (1451 agerraldi, 167 liburu eta 546 artikulutan; orobat xorte g.er.) 1 iz zoria, eskuarki ona.

Horregatik ezarri ditu Jainkoak bi zorte: bata bere herriarentzat, bestea gainerako herri guztientzat.  Elizen arteko biblia   EstGr 206,7

Ideia erraza, mundua bezain zaharra, zortea bera bezain zaharra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 173. orr.

-Ez duzu merezi, baina zortea duzu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

Baditugu bestalde asko lurralde Europan berean edo mundu zabalean, ez baitakite oraino zer zorte izanen duten bihar!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 98. orr.

Leak, orduan, esan zuen: ”Hau zortea!”.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 83. orr.

Horri zortea deitzea ere!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 55. orr.

Oraingoan, behinik behin, zorte pixka bat izan du emakume gaixoak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 122. orr.

-Niri esker, bai, baina ez pentsa gauzak beti horren ongi ateratzen direnik, zorte pixka izan behar da askotan, eta oraingo honetan alde izan dut.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 128. orr.

Aukerak sortzen ditugu, baina alor horretan ere zorte apur bat falta izan zaigu.  Berria - Kirola   2004-10-02

Zortea alde genuen: sarrailan giltza handi bat zegoen sartuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 290. orr.

Oraingoan ere, zortea alde lerratu zitzaion Cesarri.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.

Okerragotu egin zen halaz ere haren zortea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 102. orr.

-Zure aita ezagutzeko zortea izan nuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.

Ez zuten denek zorte bera izan: San Kristobalgo gotorlekuan laurogeitik gora atxilotu fusilatu zituzten Beunzaren heriotzaren mendekuz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 26. orr.

Zortea nirekin dago eta ez zait burutik pasatzen noizbait nire ondotik alde egin dezakeenik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 206. orr.

Gaurko eguna gogoangarria izango da, elkar ezagutu dugun egun honetan zortea lagun izan dugu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

Zorteak lagundu beharko zion, garbi zegoen, eta horrez gain berak argi eta bizkor ibili beharko zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Niri dagokidanez, arranguraz dut neure zortea onartzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.

Hori baita, ez Nazio indartsuek baina bai herri xumeek maizegi jasan ohi duten zortea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.

Ez duzu besteen zortea onez eramaten.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 51. orr.

Geure zorteaz fidatu gaituk, eta traizionatu egin gaitik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.

Zergatik ez zorteari bidera irten eta besteen antzera aurrera egin?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Inor ez da konforme egokitu zaion zortearekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.

Zorteak estualdi asko eta haur asko ekarri dizkio.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 170. orr.

Ondo ezagutzen zituen zortearen bat-bateko aldaketa horiek, eta aintzat hartzen zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Ene Jainkoa, aldatuko al zaidak inoiz zortea!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Zortearen alderantzikatze harrigarria, Islamaren kalterako, zegoen gertatzeko zorian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.

Presazkoa zela zerbait egitea zorteak zigortutakoen alde.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 60. orr.

Zorteak bizkarra ematen dizunean...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zorte handia zen Harryk Hagridekin tea hartzeko aukera izatea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 125. orr.

Eta nik zortea izan dut, zorte handi-handia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.

Neska-lagunek ez zidaten zorte handirik ekarri han.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 193. orr.

-Zorte handiko mutila zara.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 52. orr.

Zorte itzela daukagu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 133. orr.

Zorte izugarria izan dut Nagorerekin.  Berria - Kultura   2006-01-27

Samek bere burua zortekotzat zuen moduan, Frodok bazekien are zorte handiagoa zuela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 384. orr.

Denbora pasa, asmatzen dut xingar honen historio arrunt eta ohargarria: zerri edo urde baten zorte bitxia bestenaz!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Madarikazio otoitzak marmarikatuz, zorte gaiztoak Estatuari lot daitezen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 205. orr.

Jokalariek hala eskaturik, Konpainiak zorte gaiztoko zenbakiak gehitu egin behar izan zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.

Zorte gaiztoaren seinaletzat hartzen zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.

Zorte beltza izaten dut ibiltzeko sosaren txintxina entzun behar duten makinekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Halaxe gelditu nintzen [...] burukoaren azpian ehortzirik gelditu zen xake liburua gogoan eta nire zorte makurra madarikatuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 25. orr.

"Zorte etsaiak" jaurtikitako bala batek jo du eta itsutu soldadu saratarra.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 166. orr.

Negar eginez Aita Santu agure gaixo horren zorte tristeagatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.

Zorte xuhurreko familietan.  Herria   2003-09-11

Denbora pasa, asmatzen dut xingar honen historio arrunt eta ohargarria: zerri edo urde baten zorte bitxia bestenaz!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

-Horrek eztu ba zorte makala izan! aurrera jarraitzen dut azken hankekin izan dudan zorte petrala hobetuko delakoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 254. orr.

-Zorte zikin ustela Joe gizajoarena!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.

Ia nirea bezain zorte gorabeheratsua izan dute: bonbardaketa eta ihesaldiak jasan dituzte, galdutzat jo nituen aspaldi, eta berrikitan berraurkitu ditut, hamarkada luzez ahantziriko paper batzuk arrantxatzen ari nintzela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 113. orr.

Zorte hutsa da azkenean bizirik mantentzen gaituena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.

Azken batean, zu zorte hutsak salbatu zintuen nigandik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.

Mikel Strogoff konturatu zen ustekabeko zorteari esker destakamenduak ez zuela inola ere pentsatzen basoa bisitatzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Harat eta honat behatzen nuen neure inguruan zorte kolektiboa erabakitzea erraza izango zen objektu multzo baten bila.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 88. orr.

-Hik egundoko zortea duk, Herfy, sekula ez haizelako unibertsitatean ibili.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

Sekulako zortea duk, horixe duk dena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 248. orr.

-Makaleko zortea izan diagu, hi!  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 126. orr.

Marta Mendiak zorte okerragoa izan du.  Berria - Kirola   2006-03-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zorte-kolpe bat!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 284. orr.

Zorte ukaldi baten ondorioz nintzen hor.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Zorte-txartelik hartzen ez zuena adoregabetzat jotzen zen, gixontzat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.

Zorte kontua zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 44. orr.

Bikote batzuek, zorte faltagatik edo arazo fisikoengatik, euren maila ez dutela eman iruditu zait.  Berria - Kirola   2006-02-02

4 zorteko izlag

Diskoan Asier Ituartek tronboia jo du Aurrenak eta azkenak eta Zorteko eguna abestietan.  Berria - Kultura   2004-10-16

Haren lanak ez dira orokorrak, baina bereziak, zortekoak, kasuan kasukoak, hala nola, Coimbrako koruak gogoraziko dion Laudorioaren eta gaitz erranaren liburua eta ere Otoitzeko eskuliburua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.

4a (predikatu gisa)

Berehala esan nion neure buruari zortekoa zinela behintzat, salbatuta egoteagatik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 10. orr.

Gerrara joango ziren mutilek Agido azpian egun haiek nola bizi izan zituzten jakiteko, zorteko gara, lekukotasun ezin zuzenagoa dugu.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 19. orr.

Tristura honetan, zorteko gara.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.

-Zortekoa haiz, motel.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 128. orr.

Georges Brassens poeta eta musikari ezagunaren lagunak zorteko daude, gaur Miarritzen haren inguruan sortutako lan eder bat plazaratuko baitu Theatre du Sablier konpainiak.  Berria - Kultura   2006-03-17

Ez dago zorteko Asegarce Logroñoko Sanmateoetako Tornearen atarian.  Berria - Kirola   2004-09-14

Zorteko ibili zen: lehen txanda bietan gerrikoa topatu ez arren zigorretik libratzea lortu zuen, hanka bizkor eta gerri abilekoa baitzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 43. orr.

Atentatuen larritasunaren barrenean zorteko ikusten du bere burua, beste askorekin alderatuta, ez baitzuen seniderik edota lagunik galdu.  Berria - Harian   2005-03-09

5 zorte on ik zori 12.

Zorte on opatu nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Zorte on!, opatu zidan irriño adeitsu batez, baina ez zen jaiki.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

Zorte on, seme, esan zidan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.

«Urtea gogorra izango da eta zorte on guztioi», esanez amaitu zuen bere hitzaldia.  Berria - Kirola   2004-07-27

Tira, zorte on zuei!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 261. orr.

Tira, gau on pasa, Hobie, eta zorte on izan, beti.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.

Bihar arte, beraz, eta zorte on.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

-Adeu eta zorte on -nik, Preterito eta Laurari.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

Zorte ona opatu nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

-Zorte ona opa dizut, Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.

Espero dut berak ere zorte ona izatea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 122. orr.

Bizitzan behingoz, zorte ona izan nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Ikaragarrizko zorte ona izan genuen, horixe besterik ez dezaket esan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Ea zorte ona duan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 121. orr.

Zorte ona lagun izan zuten, eta egunean zehar ez zuten izaki bizirik edo inolako mugimendurik topatu edo sumatu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 262. orr.

Bere zorte onaz txundituta, Harryk azkar alde egin zuen bulegotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 111. orr.

-Baietz honek zorte ona ekarri!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 200. orr.

Gora egin zuen Tauk orduan, zorte onaren laguntzarekin.  Berria - Kirola   2004-12-12

Herritarrek zorte onaren seinaletzat zuten txoriaren bisita.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 175. orr.

Zorte onaren edo txarraren bizkar botatzen ditu sofrimenduak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

Zorte onezko izpi galdu horiek kontuan hartuta ere, haren sabotajearen ausardian eta eraginkortasunean bazen zerbait ia deabruzkoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

Muche txikia zorte oneko zegoen, ezbairik gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.

Hilean laurehun eta hogeita zazpi dolar baitzen errenta, hura edukita zorte oneko zegoela uste zuen Tomek.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 34. orr.

Zorte oneko ibiliz gero, azkena ailegatuko da aterpetxeko gelara.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 82. orr.

Zorte onezko izpi galdu horiek kontuan hartuta ere, haren sabotajearen ausardian eta eraginkortasunean bazen zerbait ia deabruzkoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

Zer esan diezaioket nik halako gizon horri batez ere, bere herriko lagunekin alderatuta, bera zorte onekoa dela uste duenean?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 18. orr.

Ez du «gorrotorik» sentitzen, eta Alavesi eta Pitermani zorte onena opa zien.  Berria - Kirola   2006-02-17

Zinez, ez dugu zorte onik Euskaldunek Frantziako buruzagiekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

Ez zion zorte onik ekarri Espainiako Kopako final-zortzirenetako zozketak atzo Osasunari.  Berria - Kirola   2004-12-14

Beste 63k zorte hobea izan zuten, bizirik atera baitzituzten uretatik.  Berria - Mundua   2006-04-01

Etxola erdi erorian hil zen gazteak baino zorte hobea izan nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 142. orr.

Zorte hobekoa zara, nire aldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 120. orr.

Berriro ezkonduko naiz, ea zorte hoberik dudan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.

6 zorte txar ik zori 13.

Zorte txarra izan duzu, Lauaxeta jauna, zorte txarra.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 74. orr.

-Zuk duzu zorte txarra -baietsi zuen Gegenbauerrek-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 128. orr.

Izan ere, ze zorte txarra nirea!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 88. orr.

Zorte txarra izan zen, besterik ez!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 61. orr.

Lucyk eta biok zorte txar pixka bat izan dugu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 160. orr.

Buruari eragin zion nahigabetuta, zorte txarra madarikatuz edo.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 147. orr.

Latz egin nuen lan, ahal izan nuen bitartean, eta zorte txarra ere bada, gero, muntaia azkenean martxan jarri ondoren, nik neuk lana utzi behar izana urdaileko oinazeengatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 257. orr.

Zorte txarra ekarriko lidake eta bezeroak uxatuko lizkidake.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

Harrezkero hain zorte txarra izan zuen, apurka-apurka saiatzeari ere utzi egin baitzion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.

Hain izan nuen zorte txarra, non begi ondoan jo ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Zorte onak bakarrik ez dizu txapela ematen; zorte txarrak, aldiz, itxaropen guztiak ken diezazkizuke.  Berria - Kirola   2006-02-17

Rajicen kalitateak eta gure zorte txarrak erabaki zuten partida.  Berria - Kirola   2004-03-24

Haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.

Denok izaten ditugu zorte txarreko boladak, ezta?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.

Atzo zorte txarreko eguna izan zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 137. orr.

Ez balu zorte txarrik izan...  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.

Arantxaren amak, berriz, anaia bat zuen, zorte txarragoa izan zuena, torturatua izan ondoren Ondarretako presondegian sartu, eta handik berehala fusilatu baitzuten.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baino zorte hobea (6); bere zorte (6); ez da zorte (4); ez du zorte (11); ez dut zorte (4); ez zuen zorte (11); ez zuten zorte (5); gure zorte (5); hain zorte (8); hain zorte txarrarekin (4); oso zorte (8); oso zorte txarra (6)

zorte apur (37); zorte apur bat (13); zorte apur batekin (19); zorte askorik (6); zorte bera (8); zorte bera izan (4)

zorte gehiago (6); zorte handi (4); zorte handia (55); zorte handia dugu (4); zorte handia izan (22); zorte handiagoa (6); zorte handiko (5); zorte handirik (31); zorte handirik izan (17); zorte hobea (26); zorte hobea izan (11); zorte hoberik (4); zorte hori (11)

zorte kolpe (4); zorte kontua (11)

zorte on (42); zorte ona (89); zorte ona izan (19); zorte ona opa (15); zorte ona opatu (6); zorte onak (5); zorte onaren (7); zorte oneko (12); zorte onekoa (5); zorte onena (4); zorte onik (16); zorte onik izan (6); zorte pittin (6); zorte pittin bat (4); zorte pixka (23); zorte pixka bat (10); zorte pixka batekin (12); zorte txar (10); zorte txarra (125); zorte txarra izan (55); zorte txarra ukan (4); zorte txarragoa (4); zorte txarragoa izan (4); zorte txarrak (7); zorte txarrarekin (5); zorte txarrari (4); zorte txarreko (11); zorte txarreko gizona (6); zorte txarrekoa (4); zorte txarrik (4)

ea zortea (6); haren zortea (4); hasberriaren zortea (4); hau zortea (4); izateko zortea (4); nik zortea izan (9); zortea alde (17); zortea alde izan (8); zortea aldeko (4); zortea behar (6); zortea dugun (5); zortea duk (4); zortea eman (5); zortea izan (121); zortea izan du (9); zortea izan dugu (14); zortea izan dut (20); zortea izan genuen (4); zortea izan nuen (12); zortea izan zuen (9); zortea izan zuten (8); zortea lagun (12); zortea lagun izan (6)

zorteak bizkarra eman (7)

batere zorterik (5); ez du zorterik (16); ez dugu zorterik (9); ez dute zorterik (4); ez duzu zorterik (4); ez zuen zorterik (21); halako zorterik izan (4); zorterik ez (9); zorterik gabe (6); zorterik izan (74); zorterik izan ez (4); zorterik izan lesioekin (4); zorterik onena (11); zorterik onena opa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus