Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako sukarrak zorrien eta arkakusoen bidez zabaltzen dituk-eta, ez diat uste hik hor zorririk edo halakorik batu izango duanik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 88. orr.
Hondamendiari ez diote etekina ateratzen arkakusoek, zorriek eta arratoiek baino. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 90. orr.
Zorriek bartzak jaso eta bere burutik gelakide batenera jauzi egin dute atzerantz, eta han ere bartzak jaso eta beste bost gelakideren buruetatik igaro dira. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.
Gure adats eta bizarretan zorriak hala hazi ahal zirela eta hobe genukeela ileok kentzea, hori ere esan zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 86. orr.
Kaleetan emakumeak elkarri zorriak kentzen ikusten nituen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 24. orr.
Joanesek berehala ulertu zuen ere, zorririk ez zuela behar jantzietan eta larruan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 107. orr.
Zaindariek sukar-ustelaren beldur handia zuten, zorrien bitartez kutsatzen omen zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 107. orr.
Eguzkitan zorriak ongi ageri ziren, presoak zorriz beteak baitziren. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 107. orr.
Zikinak nazkagarriak gira, zorriz emokatuak, eihartuak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 130. orr.
Tuberkulosia, tifus exantematikoa (zorri berdea), sarna, eromena... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 93. orr.
Gizakiak zomorroak akabatu egiten ditu; arkakusoak ere hala egiten ditugu guk [...] eta zorriak, salbuespenik gabe, hil egiten ditugu edo genituen, orrazi estua pasata. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.
Zorri ikaragarriek kosk egiten zioten, izerdi beldurgarriek indarrik gabe uzten zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.
Azienda ahulari, zorri asko! Berria - Kirola 2004-10-07
Zorria xilkoan bezala bai lotu direla amatur gehienak, ezin barkatuz, bi lapurtar hauk bezala! Herria 2005-02-24
Zorri bilaketak kontzentrazio handia eskatzen zuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 71. orr.
Lagunaren jakin-mina aseko du Zorri kontrolen istorioak kondatu nahiko zituen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 153. orr.
Berekin zuen zorri koloniatik parte bat han utzirik atera zen presondegitik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 32. orr.
Batzuetan inurri orbanak agertzen ziren lurrean, beren hegalekin, edo landare-zorrien tortikak landareetan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.
Baliteke erle langileek, eta inurriei behi gisa balio dieten landare-zorriek ere, beren inkontzientearen ilunpeetan, talde-harrotasun hori izatea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 269. orr.
-Mutil potrozorri hori! -erantzun zion Mateok, gorputzez behintzat neu baino zorriago zen baina. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 61. orr.
-Bai zera! ez zeukaan ideia zorririk! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.
Festa haietan -esaten digu Lakatosek-, gonbidatu gabe, arraza eta tankera guztietako zorriek hartzen zuten parte. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 228. orr.
Jasanezinak zaizkio beren buruan zorri nazionalistak sumatzen ez eta hedabideetatik besteen bartzak arenga belikoz ito nahian dabiltzanak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.
Etxarri lantegian ez zuten alabaina horrelako zorri beharrik! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.
Zorri bakoitzari ahoa itxi? -eta mahai gainean kolpe kementsu bat eman zuen galdera indartzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.
Beste bat izan balitz, zorriak lardaskatzera bidaliko nuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 181. orr.
Zorri zikiratzen aments? -erasiatu zuen, zakarki, bilkuratik ateratzean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.
Handik gutxira, buruko zorri-habia bat jarri zidaten eskuan, zenbait tapaki xastar eta pixontzi zulatu bat. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 72. orr.
-Hau zorri-zulo zikin nazkagarri bat besterik ez duk -tonu berean jarraitu zuen ahotsak-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 177. orr.
Bi karabinero zorri-partz haiei bost axola nire une hartako hondoramendua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 244. orr.
Egun egokia izan zitekek zorri lasterketa kontuak eta pixka bat haizatzeko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 57. orr.
Badakit, behinik behin, gaulana deitzen ziotela kontrabandoari, eta oihan zorriak, berriz, kontrabandoa eragozten zuten karabineroei. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 214. orr.
Zaharra eta gaztea, behartsua eta aberatsa, saltzailea eta tratulanta, benetako kulturgilea eta erakunde-zorria, traidorea eta labeldun abertzalea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.
Hik badakik zenbat jende bizi den hortik: zenbat juez eta zenbat polizia eta zenbat paper-zorri? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 161. orr.
Tikitan, gurekin, prima zuhurraren egitekoa, eta handitan, bere lau seme-alabekin, ama ume-zorriarena ederki bete baldin bazituen, izeba prestuaren xarmak ateratzen jakinen zuen oraingo aldiko gure Unairekin.vArtistak eta bankariak, gaizkileak eta negozio-jendea, puta-zorriak eta espiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.
Kolpe zorririk ez jotzen ohituta, ikaragarria iruditu zitzaion detektibeak esandakoa-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.
Askotan aditu izan dut, jende askori gainera, sekula lanik egin gabekoa dela Keneri, inoiz ez duela kolpe zorririk jo. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.
Ez nuen kolpe zorririk jotzen egun osoan. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.
Kolpe zorririk ez jotzen ohituta, ikaragarria iruditu zitzaion detektibeak esandakoa-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.
Institutuko nire lagun batzuek esana zidaten, Don Frantziskorekin kolpe zorririk jo gabe atera zitekeela urtea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.
Debalde bazkaltzeko, dirulaguntzak kobratzeko eta kolpe zorririk jo gabe bizitzeko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 36. orr.
Aste beteko oporraldia izango nuela Kuban, kolpe zorririk jo gabe. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 157. orr.
Sabel zorria asetzeko gogo izugarriari kontra eginez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Hilei ere sabel-zorriak egiteko modukoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.
Bihotza pilpiraka zuen, bizi-bizi; tripa zorriak zituen gosearen gosez. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.
Eta zuek, epaimahaiko jaun andreak, Aliziarenean bezala, epaiketa bertan behera utziko al duzue hamaiketakoari hots egin dioten tripa-zorriak dituzuelako? Berria - Kultura 2004-10-02
Negarrik egiten ez zuenari ematen zioten jaten, besteak tripa-zorriekin eta egun osoko lanean majo nekatuta ohera bidali ondoren. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 87. orr.
Tripa zorriak esnatu zitzaizkion, jasanezin, errukigabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.
Pastel mordoa jaten dute, okelaz edo katuarrainez beteak, ikuste hutsarekin tripa-zorria esnatzen duten horietakoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 95. orr.
Eta total, tripa-zorriei ezeren zaporerik ez zuen ahi okaztagarri hura jaten emateko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.
· Tripetako zorriak ordurako kexatzen hasiak, non zer jango hasi naiz. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.
Ez dut nehoiz trebezia hori ukan, beti hein bat gogoz kontra zorri-zaku itxurako elkarte eta ekintzetan leporaino sartu naizelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 9. orr.
Itzalak bazituen noski: emazte zalea zen, kristaua, Cochinos Badiako zorri-zakua debaldetan inarrosi zuen... Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.
Halako barne-poz aitorrezinaren bulkadaz, presidentea eriz erakusten zion polizia lagunari: [...]. Zorrizaku zurrungari horrek ez du besterik merezi! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.
-Ez mugitu, etxekalte hori! -Eta gaztearengana itzuli zelarik-: Beldurrak al hago, zorrizaku alaena? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.
Zorrizorro esker gaiztoa! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.
-Morroi zorrizorroa! -zuzendu zitzaion ifrit mando itxurakoa-. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.
Zorrizorro halakoak! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.
-Eta zergatik ez haiz, hire aita bezala, zorrizorro batekin ezkontzen? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 155. orr.
kolpe zorririk (9); kolpe zorririk jo (8); tripa zorriak (5); zorria bezala (7); zorriak kentzen (3); zorririk ez (3); zorririk jo gabe (7); zorriz beterik (4)