Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zornetsu (orobat zornatsu) 1 izond zornez betea.

Haragi ustelak garbitzen zizkien eta zauri zornetsuak sendatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.

Orban gorri-horixkak nabari zaizkio, zaldar zornatsuen gisan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

Haren begiak martiri batenak ziren, haren hatsa hauspo hautsi batena zen... eta han eta hemen garau gorri zornetsu batzuk bihitu zitzaizkion, guztioi goragalea eragiten zigutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

Ez dakit zer den tristeago, batzuen poz gaiztoa ala besteen begirada errukiorra, zakur zornetsu bat ikusiko balute bezala.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 12. orr.

Etortzen baitzaigu gaur egun gorpu zornetsu asko, ehortzi orduko zertuta dagoenik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 201. orr.

Mukuru beteta, dutxa itxura zeukan lekuak lehen begiratuan, eta haren egurrezko zoru labainkorrean pausatu ninduten, nire aurka estutu eta zapaltzen ninduten hainbat oin, aztal zornetsu, orpo eta bernazakiren erdian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 193. orr.

2 irud/hed

Haurtasun ukatuaren ebaki zornatsua bihurtzen naiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zauri zornatsuz (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus