Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorne (orobat zorna g.er.) 1 iz zauri eta handitu gaizkoatuei darien isurkari lodi zuri-horixka.

Infekzioa izan den lekuan agertzen den zornea, erlakizten bat lehertu aurretik, adibidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Hagin hautsi batek zornea eragin dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

Une berean, estalkia apurtu eta zornea atera zitzaion zauritik denen begi-bistan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 460. orr.

Gorputza harrez eta kozkorrez betea dut, zartatua eta zorna dariola azala.  Elizen arteko biblia   Jb 7,5

Zornea zeriola zuen eztarri barrena, eta lastotxo batekin aritu behar izan zuen likidoak hartzen.  Berria - Kirola   2004-10-29

Bezeroari besoa hanpatzen hasi zaiola iruditu zait, zornez beteriko zauri handi bat ikusi dut.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 84. orr.

Nahiago nuke [...] ahal baniezaio bihotza sentiarazi astun, itzel, eta zornez gaiztotua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 79. orr.

Suge baten erdi biak burdinaz zati-zati egiteari ematen badiozu, zati moztu berriak bihurtzen eta lurra zornez likintzen ikusiko duzu, eta aurre partea atzeari heltzera itzultzen, haginkada sutsu batez zauriaren mina kentzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 203. orr.

2 (izenondoekin)

Zorne urdinaren baziloak eta bakteridia karbunkosoak elkarrekin duten aurkakotasun menderaezinean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Batzuetan zorne-jarioa zuen arratsean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 214. orr.

Begia ez du oso gaizki, eta lortu dut zorne-jarioa gelditzea.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 26. orr.

· Erizainaren izaera gero eta jainkotuagoak ez ikusiarena egingo duelakoan gaixoaren gorotz-zorneen aurrean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

4 (hitz elkartuetan, elkarketak izenondo balioa duela)

Tedesko alu-zorne bat!, bota zian karabinero kankailuenak nire pasaporteari begira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 244. orr.

Baina nor limur dezaket nik zuldar zorne-kirats hauekin?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.

5 irud/hed

Behin desmundu behere hauetaraino amildurik, munduko zorne, ustel, herio eta ezinbizi guztia neuretzat espresuki egina dela sentitzen dut.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Aurrean duen itsasoak azpian gordetzen duen zikinkeria eta negarra, zorne beltza eta odola, gora etorri baitira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

Oso gogor hartzen ditu hitzak, barruko zikin eta zorne guztia ateratzerainokoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Ada arriskuan, eta hi heure zorneen bazkan!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 221. orr.

Hor, eta hor bakarrik, bilatu behar dizu Espainiak bere osasuna, doktrina arrotzen zornez herbalarazi nahi duten intelektual erroi eta beletzarrei entzungor eginez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 149. orr.

Ezpain busti goxoen artean, odol zurbilaz gorrituriko ezpainetan, existentziaz blai, zorne argiaz blai eta aharrausika eta taupaka dauden ezpainen artean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 173. orr.

Errealitate gainezkatua besterik ez den jainko edo zorne hiltzaile batek darabiltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

Biziak heriotza zorne.  Berria - Kultura   2004-01-23

6 zorne-belar konposatuen familiako belar landare lore-horia (Senecio vulgaris).

Sastrakak zumakeenak eta zorne-belarrenak ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Kakaz, zaineraino karraskatutako zorne-belarrez, aza-zuztarrez eta malba-hostoz egindako pila baten gainean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

Autoak zorne-belarren eta urrezko makilen lorautsaz guztiz estalirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

7 zorne zaku (corpusean zornezaku soilik)

"Txerrenkume zornezaku alaenak!”, erantsi zuen irribarre zuriz, entzungo ez ziotela eta, lasai.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

8 zorne zorro (orobat zornezorro)

Ondorio horiek guztiak, izurriak zorne zorroa bezala, halaxe ekartzen ditu porrotak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.

Ez daukagu antibiotikorik, eta, hortaz [...] zorne-zorroa ebaki eta itxaron besterik ezin dugu egin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

Zorne zorro bat bezala ari zen gezurra puzten, eta haietako egunen batean lehertuko zen seguruenik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.

Gualterio izeneko Arezzo hiriko beste mutiko bat etengabeko sukarrez eta bi zorne-zorroz oinazetua zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

· Bilaua halakoa, zornezorro zikina!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zorne jarioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus