Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoragarriro adlag era zoragarrian. ik zoragarri 3; zoragarriki.

Zoragarriro azaltzen du Atxagak zer egin behar den eta zer egin behar ez den ondo plagiatzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.

Zeren artista askok, XX. mendean batez ere, idatzita utzi baitituzte, zoragarriro idatzita askotan, sorkuntzazko jarduerari eta irudien poetikari buruz zituzten iritziak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 284. orr.

Irribarre egin zion, ezpain-ertz bat zoragarriro izurtuz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.

Jatorrizko sortzaileak ez bezala janzten zituen arras, baina zoragarriro mugitzen ziren jantziak haren soinean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.

Horiek guztiek zoragarriro hartzen zuten bizia Lajosen eskutitzetan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Zure izaera tolesgabea dela eta, zoragarriro ulertezina zara niretzat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.

Zoragarriro urdina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus