Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zopa (orobat sopa g.er.) 1 iz ogi puskak edo jaki zatiak egosi diren salda.

Afaltzeko zopa izaten da, aparte, bera bakarrik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 31. orr.

Berak banatu digu zopa, kirten luzeko eta onil itxurako burruntzali xelebre batekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.

Amak sutatik baztertu zuen zoparen ontzia.  Berria - Kultura   2004-10-23

Zopa egiteko hezurrak ere bai, oihal heze batekin estalitako pertz batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Zopa bazka-erremolatxa eta arbi-azaz egina zen egun hartan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.

Zopari eragin, haragiari begiratu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

Esnegain garratzezko zopa bat prestarazi zion Freideli.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 94. orr.

Zopa geldiro egosten ari zen eltzean jarri zuten arrautza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 144. orr.

Sartu-irten bat eginez noizean behin oilategian, zopari botako zion oiloa hautatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 346. orr.

Berogailuan, antoxin urdinean, zopa berotzen jarri nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.

-Zopa hozten ari zaizu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.

Zopa hartzen ikusten zuen bitartean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.

-Jan ezazu zopa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.

-Zu neska ona zara -esan zuen zopa bukatzean-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 403. orr.

Baina zergatik ez zuen Augustus zaharrak beste platerkada zopa eskatu behar?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.

Gerra -eransten zuen Asensiok, koilara zopetan sartuz-, ez da batere gauza ona.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 161. orr.

Zopa eta saldak, haragi beratuak, saltsak, arrain xerratu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.

Zopa eta bi patata zen bazkari guztia.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.

Zopa beroa egongo da laster!  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 107. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ogi puska bat gehiago edo zopa urtsuaren errazio bikoitza lortzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.

Hiru litro odol-plasmatan disolbaturiko kilo bat proteinak zopa lodi baten sendotasuna emango lioke odolari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Natalinak azkenean zopa mehe bat prestatzen zidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 60. orr.

Ez dago tomate-zopa beroa bezalakorik gau hotzetarako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.

Entsalada xume bat, zopa hotza eta purez lagunduriko txerriki xerratxo bat izan da agintariek eskaini diguten oturuntza.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 283. orr.

Bazkaritako zopa trinkoan okela izpi gorriak topa daitezke.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.

Antxoa gustuko olibak, oilasko zaporedun zopa begetariano hutsak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 93. orr.

Antoniorekin zopa ederra afaldu nuen iluntzeko lanak bukatu ostean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 99. orr.

Juliana zopa egiteko barazki freskoak ere bazituen prestaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxekoandrea bere zopa-katiluaren aurrean eseri zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 52. orr.

Isil-isilik, bere ezpain-zapia zabaldu zuen, tolesturarik gabe uzteraino, eta zopa-koilarari oratu zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.

Geraldek zopa-plateraren hondoari begiratu zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.

Pertzen txilin-hotsa eta zopa-ekarleen oihu arruntak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 236. orr.

Zopa banaketan ere, aurrean baino, hobe dela atzean kokatzea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

Biak, zurezko aulkitxoetan eseririk, zopa-salda beratzen hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 278. orr.

Eta gogoan izan, Honorina, beti izango duzula zopa-kondarren bat etxe honetan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 59. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fideo-zopa bat, xerra bat, fruta bat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.

Batean baratzuri-zopa prestatuko diagu ordu txikietan, bestean txokolate-jana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 147. orr.

Arroz-zopa bat hartu genuen, eta erosketak egin genituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

Buchenwalden gerta daiteke gosaltzeko ogi-zopa beroa edukitzea ezustean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Kandelaria egunez ilar zopa, zerriaren saihetsezur ketan belztuz gozatuta jaten zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Eguna amaitzeko, txahalki-puska hotz bat eta litro erdi aza-zopa mikatz zerbitzatu zizkioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Usain garratz hari urrundik igarri nion, zalantza barik, arbi-zopa zela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.

Handik aurrera gure jateko bakarra babarrun zopa zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.

Aratseko 9etan hasiko da afaria: arrain zopa, legatza saltsa, txuleta, deserta, kafea, kopa eta... purua.  Herria   2004-03-11

Eskatu kuia zopa -esan zigun Tomasek-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 125. orr.

-Semola zopa nahi al du? -galdetu zuen amak jaten hasi ginenean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 23. orr.

Babarrun pinto edo zurizko zopa, patata zopa, juliana zopa sobretan, oilasko zopa sobretan, edo babarrun pintozko zopa sobretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

5 (neurriekin)

Bi koilarakada zopa, eta okela puska gogor beltz bana.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 61. orr.

Izeba Petuniaren eskua agertu zen, katilukada bat zopa (potekoa) gelara sartzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.

Gero, ohiko plater zoparekin ondu zuen eskastasun hau.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 139. orr.

Nor bere plater-zopan murgildu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.

Nik aski dut platerkada bat zopa eta tabakoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

Platerkada zopa, laranja eta baso bat ardo, kafea bukatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.

Sutan jartzen du eltzekada zopa handi bat, beti berdina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.

Afaritan, burua astindu zuen Sun-hartzak, ikusirik mahai gainean hiru platerkada pasta-zopa, zorrotxokoa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.

6 irud/hed

Ezagunenak letra zopak eta hitz gurutzatuak dira, baina aukera askoz zabalagoa da: hitz gezidunak, pasarte kodetuak, silaba zopak...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 128. orr.

«Letra zopa» izendatu zuen Galeusca koalizioa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

7 salda edo kidekora botatzen den ogi puska. pl

Ogi zatiak ere bazeudela, zopak egiteko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 43. orr.

-Ez da zopak egiten hasteko ordua!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 245. orr.

Lehen lau egunetan zopak baino ez zizkion urdailak onartzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 53. orr.

Gaixoak, berriz, oso pozik dagoela esan du, bederatzi urte zopak jaten egon ostean, gustuko dituen gauza asko jatea izango duelako aurrerantzean.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Batak zopak jaten agertarazten dit aitona Joxemari, bere hortz bakar harekin zopak poliki eta astiro mamurtzen, hausnartzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 55. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ogi-zopak esne beroarekin jateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.

Esne berotan ogi-zopak egindakoan, konturatu zen bizitza guztian ez zuela halako goserik izan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.

Esne-zopak, edo galletak, edo morokila edukita, zertarako nahi duzu korfleis edo dena delako asmakizun hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

Bi gizonak txintik atera gabe kafesne zopak jaten hasiak direla ikusirik, Ines sukaldetik irten da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Bazkaltzera gonbidatu genuen patioaren txoko batean, eta artsenikoa eman genion kafe-zopatan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 58. orr.

9 (adizlagun gisa) blai.

Eguneko 100 kilometro eginez igarotzen omen dira, dena zopa utziz, batzuetan orduko 100 litrotik gora isurita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Ourensen, 40 eguneko euriteen ondoren, uzta granorik batere gabe dena zopa eginda galdu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.

-Eta aldatu arropa horiek -Maria zen, berriro-, zopa eginda zaude-eta.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 172. orr.

Bustita, zopa eginda zegoen, nekearen nekez ezin zion eutsi bere buruari.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 63. orr.

10 koilara zopatan adlag adkor in fraganti.

Berak erabiltzen zuen maneran esateko, koilara zopatan harrapatu nuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 271. orr.

Kazetari martin-saltsero bat, koilara zopatan harrapatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

11 zopa-ontzi (orobat zopaontzi)

Olo-ahia zopa-ontzietan, sardinzar keztatua azpiletan, ogi txigortu ugari, eta arrautzak eta hirugiharra plateretan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 76. orr.

McGonagall andereñoak burduntzalia sartu zuen hurbileneko zopa-ontzian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.

Gero, zopa-ontzi bero bat mahai erdian ipini zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Nire begiak jakiz beteriko mahai eta zopa-ontzi lodi ketsuentzat baizik ez zeuden.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.

Zerbitzariak estalkia kendu zion zopa-ontziari; afaltiar guztiek mahaira hurbildu zituzten aulkiak, eta zopari ekin zioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 459. orr.

Mezzoradoa sukaldean izaten zen, zopa-ontzi baten barrenean, plater batez estalita eta denbora batean gure amarena izan zen xal izokin-kolore batez bilduta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.

12 zopa-zopa adlag blai-blai.

Zanga ondoak-eta gustatzen zaizkio, bertako hezedura xurrupatu eta zorua lasaitu egin ohi du, zopa-zopa dagoen buztin-zola arindu eta aretu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

Lur naturala, belardi edo lur arre landua, euriak zopa-zopa uzten du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.

1970an, uholde ikaragarriak hainbat tokitan: Duero, Tajo, Guadiana eta Ebro ibaiek eragindako kalteak medio, zopa-zopa eginda gelditu ziren bazterrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain zopa (11); aza zopa (15); baratxuri zopa (6); beste platerkada zopa (3); fideo zopa (3); ilar zopa (3); juliana zopa (3); kuia zopa (3); platerkada zopa (6); tomate zopa (5)

zopa bat (9); zopa beroa (6); zopa egin (3); zopa eginda (8); zopa hartu (3); zopa hartzen (4); zopa hotza (3); zopa hozten ari (3); zopa jan (3); zopa jaten (6); zopa jaten ari (3); zopa ontzi (4); zopa pixka bat (3); zopa sobretan (3); zopa zopa (7)

esne zopak (3); ogi zopak (4); zopak egin (3); zopak jaten (6)

koilara zopatan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus