Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hildakoak ateratzen dira etengabe paseatzera, zonbien film horietako batean bageunde bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 61. orr.
Inguru ezin bukolikoago batean zonbi berde bat sortzen da belarretatik, eta infernuko gaitz guztiak dakarzkio Euskal Aberriari. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 65. orr.
Haientzat zonbi bat izan naiteke. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 137. orr.
Bi zonbien eran goaz fabrikarantz Prusiarra eta biok. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 165. orr.
Zonbi batek bezala hitz egiten du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 253. orr.
Zonbi baten ibilerarekin konparatu ditut lehenxeago Itsasondon egiten nituen joan-etorriak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 93. orr.
Zonbi bat ere ohartuko zen neska anorexiko bat bi kilo mehatuta baino pozago zebilela Eskalatzailearen zuloan nagusi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.
Alaznek zonbi begirada bat zuzendu zion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 28. orr.
Bat-batean, zonbi aldra batek inguraturik ikusi zuen bere burua. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 118. orr.
Zertarako eta «zonbi-artea» erreibindikatzeko, gerra guztietan hildakoen gainean pentsatzeko, bakearen eta justiziaren alde hildakoen gerra oihu egiteko. Berria - Kultura 2004-01-28
Pixka bat zonbi, desoroimenean bezainbat errepikapenean galduxe. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.
Ni haien artean ibili ohi zen izaki arrotz bat, inorekin hitz egiten ez nuenez ikusezina-edo sentitzen nintzena, zonbi ikusezin eta lotsati bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 90. orr.
Orduan beteko da zonbi zaharrez, banpiro putazalez eta gainontzeko hiri-hondakin ustelez, galegoen klanak firri-farra darabilen mandangaren usainera denak, eulia goxora bezala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 16. orr.