Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zomorroi iz adkor poliziakidea.

Badatoz erizaina eta bi zomorroi.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 80. orr.

Pedro-surplus zomorroia, Trouscaillon trafiko-guardia, Bertin Poirée inspektorea eta Aroun Arachide infernuko printzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 107. orr.

Herritarrak oihuka, zomorroiak zer egin ez zekitela, fiskala moztuta, eta epailea mailuka, ordena eta isiltasuna eskatuz... anabasa zoragarria sortu zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.

Hemen nauk, bolantearen aitzinean, bertze ordu erdiz gidatzeko prest, zomorroiek geldiarazi eta alkoholimetroa ahoan sartuko didaten beldurrik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Zer egiten dudan hemen galdetuko lidake pozik zomorroiak, baina ezin du bere nagusiaren larderia mindu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 69. orr.

Jende prestua bai, parkezainak, baina zomorroi horiekin ezin gune babestu honetan bainatzeko debekua hautsi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 74. orr.

Ibilgailuaren ate ondoko zomorroi metrailetadunak agur martziala egin zion, barnera sartzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Harekin, bertze gizaseme bat, uniformerik ez eraman arren, zomorroi kirats are nahastezinagoaz kutsatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus