Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoli (orobat zauli g.er.) 1 izond zentzumenez eta kidekoez mintzatuz, zorrotza, ahalmen handikoa.

Piztiak, berriz, ikusten, entzuten eta objektu gorpuzdunen presentzia usaimenez, dastamenez, ukimenez sumatzen; eta hala ikusten dugulako aitortu beharrean gaude guk baino sentimen askoz ere azkarrago eta zoliagoak dituztela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 114. orr.

Eñauten begi zoliek Katen aurpegia arakatzen dute goizetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.

Zoliak ditu begiak, zer ikusiko, zerekin harrituko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Seguruenik une hartan pauso luzeka jaitsiko zen Gurijarantz, begi erne zoliekin bila.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.

Entzumen zolia izatea ez da jada hil edo bizikoa gizakientzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Belarri zoliak al dituzue zain guztietan?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 360. orr.

Erran dizut ezen begi eta belarri zoliko mutila nintzela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Harro ere bazegoen, bakoitzaren gaitasunei atzemateko hain oharmen zolia erakutsi zuelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.

Ezertxo ere ez zitzaion ezkutatzen nire oharmen zoli artean sorgortu gabeari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

2 (adizlagun gisa)

Halako merkatari batek egun osoan egon beharra dauka zoli begia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Motorraren hotsari belarria zoli jarriz gero, ez genioke deus arrarorik erreparatuko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 89. orr.

Espetxean bizitza ohi bezala doa, gor eta adi, itsu eta zoli, beti erne.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 70. orr.

Erraldoiak itsu-itsuan eraso zion, baina Fionn zoli zegoen eta, burua albo batera botatzearekin batera, hankak luzatu zituen traba egiteko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 12. orr.

Mahaiko teknikariarekin eztabaidan, gitarraren hotsa zoliegi edo apalegi entzuten ote den.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 64. orr.

3 hotsez eta kidekoez mintzatuz, ozena, eskuarki hotsen eskalan goian dagoena.

Altzairu-itxurako atzaparren bristada bat izan zen, eta Malfoyk garrasi zolia egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.

Txorien eztarriak ere ezin jaulki lezakeen nota zoli horretara iristen denean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.

Nota zoli-zorrotz bat airean geldia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.

Emakume oihu zoli batzuek erantzun ziguten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

Emakumezkoek beren nota zoliak, eta haurren ahots meheek xirula mehearen hotsak ematen zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.

Ahots ozen eta zoliarekin esan zuen-: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 85. orr.

Ahots ozen eta zolikoa, oihuka mintzo zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Tranbia baten karranka hotsak, bozina soinu zoliak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.

Txistu-hots txiki eta zoli batek bete zuen gela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Harryren gelatik irtendako ulu-hots zoliak esnatu zuen goizaldeko ordu txikietan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.

Irri zoliko sei alaba jostalari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.

Riddlek barre zoli eta hotza egin zuen, berari ez zegokiona.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 259. orr.

Ahotsik gabe gelditu zen eta xuxurla erlats baina zoli batez hitz egiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 206. orr.

Harryren esaldiaren gainerakoa ezin izan zuen inork entzun, haren orkatila ingurutik etorri zen miau zoli eta zorrotz batek ito baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.

Soinu bitxi bat sortu zen, hain sarkor eta zolia, non gerlari askok belarriak estali zituzten minak eraginda.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.

Gudu-irrintzi zolia eginez, etsaiei bulartsu aurre emanez.  Elizen arteko biblia   Is 42,13

Aretoko zarata gero eta biziagoa, urduriagoa eta zoliagoa zelako.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Marmar zolia eta ulertezina.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.

Handik une batera, kanpai zoli bat hasi zen jotzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

Beraren aitzinean tronpeta zoliak jotzen dituzte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.

4 (adizlagun gisa)

Bizkarraren gainean etzanda zegoen, ahoa zabalik, eta ozen eta zoli egiten zuen zurrunga.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

-Horixe! -esan zuen Pettigrewek zoli, bere esku moztuaz Hermione seinalatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 299. orr.

-Ahalmen ilunak ditu horrek, beste guztiok amestu baino ezin ditugunak! -oihu egin zuen zoli Pettigrewek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 297. orr.

Danbor hots ongi bereiziak, batzuetan zoliago, bestetan apalago, aldika geldituz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Gero eta gorago eta zoliago kantatzen segituko dute bi kontrarioek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 33. orr.

5 (minaz eta kidekoez mintzatuz) ik akutu.

Min zoli batek sorbalda eta besoa hartu zizkion eta burura hedatu zitzaion, zorabiatu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 199. orr.

Oisinek eskuak belarrietara eraman zituen, baina min zoliaren eraginez belauniko erori eta begiak zorabiatu egin zitzaizkion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.

6 bizkorra, zalua.

Egoera berriak ez zuen eztitu, aitzitik baizik, galtzontziloen gaineko zalantza, baina nire erizaina atal horretako larruazalaren gainean haztaka hasi zenean, hatz zoli eta beratz horien ibileretan, ez bertze deusetan, kontzentratzera deliberatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Gure ama-amonek esku bizi zoliak zituzten, jostun eta sukaldari trebe ziren eskuok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Zein gailur dago gure oin zolien zain?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 64. orr.

Soinu ikaragarri horiekin mosketeen tiro zoliak nahasi ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Berehala iritsi zen zurea, besteetan baino zoliago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 133. orr.

Adimen zoliz aztertu beharra daukagu zerez osatua den arimaren eta gogoaren izaera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 39. orr.

Ulermen zoliari hitz gutxi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Bistan da batzuk hain direla kolorgak, nola beste batzuk usain eta soinu gabeak, eta hala ere, gogo zoliak hauek ezagutzen ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 143. orr.

Belarri fina eta arreta zolia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.

Maitasuna zoliagoa baita epelkeria edo gorrotoa baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 14. orr.

Ez litzateke komenigarri izango ere, neure burua nabarmendu nahian, argudio zoliak are zoliago den jendeari azaltzen ibiltzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.

Animaliak nahiko ernea dirudi, zolia, mutiria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 109. orr.

Alargun zolia berehala ohartu zen zer zen egiaz margolan hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Musika eta balleta, arteak oro maite zituen neska zolia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 236. orr.

Frantziar aristokrata zoliaren jeu d'esprit politikoa arrazazko mito bihurtzen dutela germaniar neobarbarismo demoniakoaren igarleek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Irakurle zoliak ikusi beharko du, eta interpretatu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 118. orr.

Badira ukipen errezeptore batzuk ukipen zolien estimuluak, hau da, laztan eztienak hartzen, bihurtzen eta bidaltzen espezializatuak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.

7 (adizlagun gisa)

Abasek, bizar labana harturik, zoli bezain arretatsu ekin zion adiskidearen garondo-lokiak konpontzeari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Aiko-maiko eta arrangurak zoli eta grinatsu harrotzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 199. orr.

Barkatzeko bizkor, haserretzeko nagi, buruz zorrotz, oroimenez azkar, arrazoitzen zoli, aukera egiten zentzudun eta gauza guztietan tolesgabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Argitaletxe txiki bat zuen, Urdaibai inguruko gaiena, eta egunkaria zoli ibili zen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 185. orr.

8 begi-zoli izond begi zolia duena.

Zuhurra, ernea eta begi-zolia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

Buru-argia eta begi-zolia zen, eta nik ezagutu ditudan pertsona adimendutsuetarik eta bereizienetarik zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 469. orr.

Urbiainerat heldu zen jigant hura, falkoina baino begi-zoliagoa zena eta.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Politikari begi-zoli horietako bik edo hiruk, fisionomista onak izaki, larritasun zantzuren bat ikusi uste zuten beren gonbidatzailearen aurpegieran.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 28. orr.

Gizonezkoak, emakumezkoak bezain begi-zoli ez izan arren, erraz konturatu ziren Khabul Khan Samarcandako printzea, eskuin hanka herrenka, hurbildu zitzaiola Brigida emakume pertxentari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.

9 zoli-zoli izond

-Bai, noski -erantzun zion Hermionek, ahots zoli-zoliaz, burua altxatu ere egin gabe-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 216. orr.

Etxandereak kontua erakutsi eutsanean [...] katanarrutik amaseiko gorri ederra aterata, mai gainean ots zoli-zolia eraginez: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Mutiko ahots bat bazuen, zoli-zolia, bere senarrarekin demandan ari zenean bi kilometrora ere entzun zitekeena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 192. orr.

Zoli-zolia zen Nathanielen begirada, eta beste inork ikusi ezin duen harrigarrikeriaren baten lekukoa zela ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.

10 (adizlagun gisa)

Andreas Pilniakek zoli-zoli begiratu zion Norari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.

Denak ibili gara zoli-zoli, hainbestean bederen, inguru-mingurukoak diot, ekografoa izan ezik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots zoli (7); begi zoli (4); begiak zoli (5); nota zoli (5); oihu zoli (4); zoli zoli (3); zoli zolia (3)

ahots zoliak (3); ahots zoliaz (5); ahots zoliz (9); baino zoliago (3); begi zolia (9); begi zoliak (5); begi zoliek (3); begi zolien (3); zoli zolia (3); zoliaz esan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus