Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoldatsu (orobat zoldazu) izond zoldaz betea.

Emakume haserre batek, zaku-oihal zoldatsu batez jantzirik, sekulako jipoia eman zion neskato errukarri bati, eta agiraka ari zen eztarria urratu beharrean, deabru guztiak aipatuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

Astobus zoldazu horietako batean gertatu da hori guztia.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 47. orr.

Ohe zoldatsu baten ustel-izerdi kiratsean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.

Nik aldi baterako lan bat neukan jatetxe zoldatsu batean zerbitzari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.

Gu izerdiz eta euriz eta olioz blai, jaioberriak bezain zoldatsu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus