Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ziztako (8 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan; orobat sistako g.er.) 1 iz ziztada. ik zizta.
Bere pausoa sugegorriaren ziztakotik saihestu diola uste dizu Pellok; horregatik zaio maitagarri. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.
Honezkero ez da birigarro hila, mandeulien ziztakoak ikaran tinkarazitako behorraren gihar luzea da, bere haragiaren sendotasuna Bittorren eskugainaren kontra frogatu behar lukeen ametsa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.
Erritoak, ospakizunak, jaiak... eta ziztako ez guti. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 81. orr.
Ziztako funtsatua zen Edurnerena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.
2 irud/hed
Berriz aitzinean 32-26 Herveren ziztakoekin eta Kurutcharryren lasterrak gainera. Herria 2004-01-22
3 ziztakoan adlag berehala.