Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hain emaitza bikaina lortzeko, nahitaezkoa da biak elkarlanean aritzea, ezinbestekoa da naturak azken ukitua ematea -bere zizel zorrotzarekin- gizakiaren lan astun eta sarritan alferrikakoari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.
Behin habiaraino helduta, harginak diamantezko punta zuen zizel bat hartu eta, tentu handiz, arrautzaren oskola pitzatzeari ekiten zion, kumea irteten zen arte. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 133. orr.
Mailu-kolpetxoz aurreratzen den zizel-punta horretatik isurtzen dira latorri merkean zehar arrastoa utziz. «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.
Une hori harrapatzea da kontua: nola bere zizel-kolpetxoez diharduen, inguratzen duen jendeaz ohartu gabe. «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.
Ingurua mailu eta zizel eta tornu-jiren zaratez bete zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.
Zizel-barraz eta mailuz urratu zizkieten tripak; eta zuloetatik urre eta zilar lingoterik itzuri zen, eta zortziko piezarik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.
Horrelako idazleak [...] azalera ekartzen du mundu honetako gure izanaldi hainbatetan mingots eta gogaikarrian nonahi aurkitzen diren izaera hotz, arrunt eta xehen hondoa; zizel gupidagabea bere indar guztiarekin erabiliz, batere estalgarri edo leungarririk gabe erakusten ditu mundu guztiaren begien aurrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.
Hain emaitza bikaina lortzeko, nahitaezkoa da biak elkarlanean aritzea, ezinbestekoa da naturak azken ukitua ematea -bere zizel zorrotzarekin- gizakiaren lan astun eta sarritan alferrikakoari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.
Bertan bizi izanaz gain, hezur eta harrietako zizel lanak, artean Homo sapiensen garaiko txirula bat. Berria - Kultura 2006-05-07
Begiak, nolanahi ere, alferrik saiatzen ziren gelako urrutieneko bazterretara edota sabaiko ganga eta zizel lanetara iristen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.
Gazterik hasi zen zizel lanetan. Herria 2003-07-31
Erakusketa asko eskuin eta ezker, margo, zizel-lan eta argazki. Herria 2003-10-02
Inguruan nituen objektuak, sabaietako zizel lanak, hormetako tapiz ilunak, [...]. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.
Josette Dacostaren erakusketa gunean, Zitadelako karrikan, ikusgai izanen dira Marie Helene eta Jesus Echevarriaren zizelan eta margolanak, apirilaren 6etik 27raino. Herria 2003-04-03
Zizelan Erakusketa. Herria 2002-08-15
Jose Ramon Anda, Koldobika Jauregui eta Paco San Miguel-en zizel-obrak, bai-eta Luis Candaudap, Juan Luis Goenaga, Gonzalo Jauregui eta Jose Luis Zumeta-ren margolanak. Herria 2003-07-03
Salbaikeria hasten da xehatzen dituztelarik eremaiten ahal ez dituzten gauzak, zizel-obrak, harri-lanak, pisuegiak direlakotz. Herria 2003-04-17
Bruno Aizpitartek lekura eta asmatu dituen zizel obrak, eta Christiane Giraud artistaren zizel taldeak gauzatu asmaketak lehen aldikotz agerian emanak izanen dira. Herria 2003-06-05
zizel lan (8); zizel lanetan (4); zizel obrak (4)