Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zizeilu (orobat zizailu g.er., zizelu g.er. eta zuzulu g.er.) 1 iz zurezko eserleku luzea eta bizkarduna, eskuarki bizkarraren erdiko zatia mugikorra eta mahai gisa erabil daitekeena duena.

Jauntxoa zizeiluan jarririk egon zen, begiak supazter itzalian landaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 207. orr.

-Jar zaitez -gonbidatu zuen osabak, zizeiluan libro zen lekua seinalatuz. Emaztea zizeluan jarri zen, senarraren aldamenean, eta eskua luzatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Alde batean taberna zegoen, pinuzko zizeilu luzeekin, eta barrualdean sukaldea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Publikorako ekarri dituzten elizako zizeiluak ere militarrez beteak dauzkate.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 73. orr.

Zizeiluaren zokotik katu argal bat atera zen tiro bat bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.

Hor Aita Saindua jarri zen bere aulkian eta Kardinaleak beren zizeiluetan, gibeletik zeuzkatela zutik kongregazioneko prelatuak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 175. orr.

2 hed

Parlamentu osoa bahiturik, parlamentariak zizeiluen atzean gorderik...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus