Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziza 1 iz perretxikoa; eskuarki Tricholoma, Lyophyllum eta Rhodapaxillus generoetakoa.

Begira, etxekoandre, gaur berean hartuak dira, zuk badakizu zer lanak ematen dituzten zizek...  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 35. orr.

Bibotedunak fardeltxoaren korapiloa laxatu du eta zizen lurrina istantean hedatu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 35. orr.

Joxe Abeli batere jaramonik egin gabe hasi da zizak jaten, hozkada ttikitan, ahogozatuz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Galdu... zizatara joaten diren aitonak galtzen dituk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 64. orr.

Udaberriko lehen zizak garbantzuak balira bezala bil daitezke, baina lur zati horrek bizpahiru urtetan emankortasuna galtzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Sastrakaz sastraka egin zuten bidezidorretan gora, alde batera zein bestera noiznahi zabalduz zizak bilatzen ari bailiran.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 328. orr.

Adiskide hura txerpolari iruzurti bat zen, paraje haietan zizak bezala ugaldutako italiar jende klasea.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 107. orr.

Sabino Aranak 1897an Deun-ixendegi euskotarra sortzean, erdarazko Pastor izenaren ordezko hartu zuen Unai, eta geroztik udaberriko zizak bezala ugaldu da gure izendegian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 126. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Epel dago gaua, eta autoaren leihotik ziza usaina heldu da, eta belarrarena.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 40. orr.

Gero eta ziza biltzaile gehiago dago, baina zizen kopurua eta zizen barietatea beheraka doaz etenik gabe.  Berria - Kultura   2004-05-27

· Apiril honek badizu beste ezaugarri fin askoa ere: sasoi honetan plazara ohi dena eta garesti ordaintzen dena, udaberri-ziza edo xuxa leun gozo finen lurrin eta bixtaren zoria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

Helbidea, azken hamarkadan larrazken-zizak bezala hiriaren inguruan loratu diren auzo berrietariko batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

3 ziza hori (corpusean zizori soilik)

Eta handik berehala apaizak eta fraideak zizoriak bezala sortu ziren (eta haiekin misterio, himnoak, eztabaida latzak eta amairik gabekoak).  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zizak bezala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus