Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luzeegi litzateke gero handik Perzepolizera arribatzeko trebesatu behar diren ziutate eta hiri guzien izendatzea eta deskribatzea. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 68. orr.
Periferia hiria biltzen duen inguru habitatua da, nolabait esateko, ziutatearen alderdi amaitugabea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 40. orr.
Geth da ziutate bat miresgarria, Persiako erregek baditu han baratze ezin sinetsizkoak, mila iturriz urtatuak, zuhaitz ederrek beren itzalekin gerizatzen dituztenak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 67. orr.
Herriaren arazoak edo, grekoek zioten bezala, arazo "politikoak" argitzen baldin baditugu gure Ziutatean, ikasiko dugula, bide batez, Munduaren edo "Kosmopolis"aren arazoei buru egiten? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 22. orr.