Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziur (4818 agerraldi, 255 liburu eta 1556 artikulutan; orobat zihur g.er.) 1 adlag zalantzarik gabe. ik segur; seguru 2. (ikus beheko konbinatorian ziur adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
• 2 izond zalantzarik gabekoa. ik segur 2; seguru 4.

Txakurrak sarritan, behin lorratz ziurra hartutakoan, piztia menditar baten atsedenlekua, hostotzan ezkutatua, usnaz aurkitzen duen bezala, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.

Fede zuzena, itxaropen ziurra eta maitasun betea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

Negozio ziurra hi eta ni bezalako zirt edo zarteko gizonentzat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 123. orr.

Forua zitzaidan askatasun horien berme eta baradera ziurra; eta Don Carlos, hain zuzen [...] Foruaren defendatzaile bakarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 160. orr.

Inertzian eroriko da, eta bere hondamena izango du ondorio ziurra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Gauza ziurra da, guztiarekin ere, Sufrah mogrebia [...] lo geratu zela soilik narkotikoaren ahalguztitasunaz, eta areto nagusiko hogeita lau leihoetariko batetik ihes egin zuela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.

Egia ezagutzen duenak badaki gauza ziurra diodala.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 29. orr.

Historia arretaz entzun eta gero, oftalmologoak esan zien ez zela gauza ziurra Virgilek benetan gaitz hori izatea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

EIEk liburuaren euskarazko bertsioa argitaratzeko ahalegina egingo du, baina ez da kontu ziurra hori lortzea.  Berria - Kultura   2004-06-29

Seinale ziurra da, maitasuna eta kontsolamendua kanpoan bilatzen edo ipintzen direnean, gizaki baten bihotzean ez dagoela Jainkoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

Bizitzari norabidea emango zioten egia ziur eta koherentez osatutako sistema.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Ba al dago gauza bati buruzko ezagutza ziur eta zuzenezinik, norberaren gogo-egoerak esaterako?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Enplegu egonkorra eta ziurra aldarrikatuko ditugu Maiatzaren Lehenean.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Formula ziur eta erabatekoaren beharra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.

Ondorengoek bide zelai eta ziurra izan zezaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 519. orr.

Hizkuntzaren aldi zahar eta lehena, datu ziur eta zehatzik ez daukaguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.

Beharrezkotasun honek baldintzatugabeki a priori ziurra izan behar duenez, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 218. orr.

Entseiatu nintzen gazte horren amodioa esperantza ziurrago batez elikatzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 381. orr.

Luzera begira, merkataritza da oparotasunerako biderik ziurrena.  Berria - Mundua   2004-01-14

3 (predikatu gisa)

Ezer ez da ziurra, ezer ez betiko, eta zalantzan bizi gara, gure bizimodua bihar hobetuko dugulakoan.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Ortega-rentzat ziurra da, historia arrazek egiten dutela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 180. orr.

Bozkaria zaitezte etengabe, zeren eta honako hau ziurra baita, egia baita, ezbairik gabea baita: hamar pertsona bizi dira, lehen bizi ez zirenak. Gauza bat ziurra zen, matematikan zehar egindako bidaldi hark hiztegia aberastu zion Ruche jaunari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.

Gure egunotan ez da, ez, batere ziurra hizkuntza txikien etorkizuna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Emandako pausoak ziurrak izan daitezen eta atzera bueltarik izan ez dezaten, ez da presaka ibili behar.  Berria - Harian   2006-03-25

Zer nahi ere den, ondorengo gertakariak ziurragoak dira.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 240. orr.

Euskal Herritik Espainiako Gorteetara joango diren ordezkariak zein izango diren oraindik ez dakigularik ere, dagoeneko ziurra baino ziurragoa da gizonezkoek gehiengo osoa osatuko dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Hain da ziurra egiazko errealitateak uste faltsuari aurre egiten, irtenbide oro ixten eta aho biko errefutazioz okerra aitorrarazten diola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.

Amaiera ziurra dugula.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 159. orr.

Urtarrilean %2,833raino iritsi zen hilabeteko batez bestekoa; %2,914raino otsailean; eta martxoan ziurra dirudi %3ren gainetik izango dela.  Berria - Ekonomia   2006-03-21

4 ziurrenera (56 agerraldi, 10 liburu eta 14 artikulutan) adlag ziur asko. ik seguru 9a.

Ziurrenera, bada hor benetan, fisikoki, k herskariaren eta r dardarkariaren artean bokaltasun gutxieneko hori.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 119. orr.

Ziurrenera hotza egingo du eta berdintsu izango zaio, gainetik alkandora lauki gorriduna jantzi beharko du-eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

Ziurrenera bai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

Zentro aldera doaz; handik, ziurrenera, hondartza aldera joko dute.     «Bizia lo», 2003 - 80. orr.

Edonola ere, zalantzarik gabe existitzen den eta frogatutzat eman den aginte katearen ikerketa eta zigorra ez da, ziurrenera, etorriko.  Berria - Mundua   2004-07-13

Gertakari horiek guztiok eragin zuten, ziurrenera, Mogelek euskara giputza aukeratzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 54. orr.

Euskaraz nork dakien eta nork ez erabakitzeko erabili ohi den azterketa egitura ere aldatu egin beharko da, ziurrenera.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 173. orr.

Arra zen, ziurrenera.  Berria - Gaiak   2004-11-20

5 ziurrenik (833 agerraldi, 66 liburu eta 524 artikulutan) adlag ziur asko. ik seguru 10.

Ziurrenik bai.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 7. orr.

Ez, ziurrenik ez.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 77. orr.

Ziurrenik ez: seguru.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 46. orr.

Izendatze hau ziurrenik 1220. urteko bigarren zatian gertatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.

Gauza bera gertatuko zitzaien ziurrenik guraso guztiei.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 67. orr.

Hori baita ziurrenik idazki honen sorrerako testuingurua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 907. orr.

Honen gogaikarri jokatu ostean, kontsulak ziurrenik ez dit inola ere ipiniko beharrezko zigilua pasaportean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 50. orr.

Usain estrainio eta definigaitza darie erietxeei, lurrin mota askoren emaitza, ziurrenik; ozonoa, alkohola, kloroformoa, betadinea eta formola bereizi ditut inoiz, baina ziur nago ezagutzen ez ditudan askok ihes egiten didatela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Istripuren bat, ziurrenik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 66. orr.

· Arrotza egiten zitzaion gure aldartea, Adrianen hitz egiteko modua: bera baso barrenean ibiltzetik zetorren, eta ziurrenik ere hitzak isil mugituko ziren bere gogoan, zalapartarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Lotsatu egin zelako, ziurrenik ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

6 ez-ziur izond

Diskurtsoaren zatiki honek [...] euren bizitza urrunago eta luzaroago eraman behar duena bere existentzia hauskor eta ez ziurrean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 238. orr.

Atzerapenak direla eta, behartuta gaude ia urte amaierara arte aurreikuspen ez ziurrekin jokatzera.  Berria - Harian   2005-12-03

Hor airean uzten duzu bera, deskribapenaren estatus ez ziurrarekin.Ohituren printzipio orokorretan ezerk ezin du ez-ziurra izan, zeren, edo esakuneak osoki hutsalak eta zentzurik gabekoak dira, edo gure arrazoimen-adigaietatik soilik isuri behar dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 233. orr.

Gune honek tankera hartzen du astiro-astiro nik oraindik hain prekarioa eta ez ziurra deritzodan diskurtso batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 24. orr.

7 ziur aski (362 agerraldi, 45 liburu eta 101 artikulutan) adlag ziur asko. ik seguru 14.

Ziur aski, urtetakoa izango zen Virgilen gaixotze-prozesua; 1985etik aurrera, etengabe gizendua zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Ziur aski ez zen harrituko, bere medikuak jakinaren gainean jarriko baitzuen neurri batean, honelako zerbait esanez: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Ziur aski ez, zeren bere materialtasun hutsaren bidez [...] ez baitu ezer adierazten jokalariarentzat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 145. orr.

Beno, ziur aski ametsa izango zen dena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

-Eta nola urkatzen duzue hemen? Ziur aski, isil-gordeka!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.

Azala hezurrei itsatsita hilko nauk ziur aski, hain ihar, ezen liburu bateko bi orriren artean sartzea izango baitute, lur emateko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 294. orr.

Hasierako momentuak igaro ondoren, hizkuntza, ziur aski, bere bizitza semiologikoan sartuko da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 107. orr.

Gaur egun, ziur aski, ez dira zati horiek eta beren konbinazioak hain garbi atzemango.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 209. orr.

Bere gelara igoko zen ziur aski.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 397. orr.

Aulki elektrikoaren inspirazio iturri nagusia inkisizio garaiko galdeketa aulkian dago ziur aski.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Irizpide nagusia administrazio-komenentzia bada, komunikabide onak dituen erdiko tokiren bat aukeratuko da ziur aski.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

Hobe bai inoiz itzuliko ez banintz, ez dut itzuli nahi, baina ez, ez da egia, badakit ez dela egia, ziur aski urtebete barru bueltatuko naiz, urtean behin-edo, Gabonetan ziur aski.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 8. orr.

8 ziur asko (283 agerraldi, 42 liburu eta 38 artikulutan) adlag aukera gehienen arabera. ik seguru 15.

Ziur asko sekulan egin dudan jokaldirik bizkorrena izango da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.

Ziur asko deialdia otsailean egingo dute.  Berria - Kultura   2006-01-21

Ziur asko halakoxea naiz orain ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 122. orr.

Bai, ziur asko bai, maite nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 324. orr.

-Ziur asko, Juanin, ziur asko; ilunenak, izan ere, ohartu ere egiten ez garen horiek dira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.

Baina ziur asko ez zen ausartu hartara.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 49. orr.

Beno, ziur asko nekatuta, erreta nengoen uneren batean esango nuen hori.  Berria - Kirola   2004-02-18

Pentsatzen jarrita, ziur asko ez zen oso ohikoa izango Magiako ministroa bera adin txikikoen magia-kontuetan sartzea ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 42. orr.

Hiltzailea, Alejandro Claret Martorell, kazetaritza ikasle bat da, ziur asko ideia erradikalak dituena, hogeita hamar bat urtekoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 65. orr.

Gaztelaniaz esan zuen, ziur asko zaila egiten zitzaiolako ideia euskaraz adieraztea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 119. orr.

Antzinako zentzumenetan, usaimena izango zen ziur asko eboluzioaren eszenara agertzen lehena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Hain okertuta zegoen, esan baitzitekeen magiaz bakarrik zegoela zutik (eta, ziur asko, hala egongo zela pentsatu zuen Harryk).  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Gauzak zeuden bezala, ziur asko gosez hilko zen han bertan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.

Nik hamazazpi urte izaterako, gerra amaitua izango zen nolanahi ere, ziur asko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 99. orr.

Begirada bat bota zioten elkarri: Ruche jaunak aintzat hartuko zuen, ziur asko!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

9 ziur egon (1034 agerraldi, 149 liburu eta 248 artikulutan)

Ziur nago ez zuela deus ulertu ez orduan, ezta gero ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.

Ziur dago agureak ez zuela ikusi.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 142. orr.

Ziur nago baduela hark indarrik nire esku utzi duen fede-gordailua azken egunera arte zaintzeko.  Elizen arteko biblia   2 Tm 1,12

Ziur nago oso lagun onak izango garela.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 119. orr.

Ziur nengoen hezurrak hamar urtez gordetzen zituztela, edo hori esan zidatela behintzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.

Izan ere, ziur nengoen Marro gauza zela norbait aienarazteko, gehiago ez agertzeko moduan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

-Ziur zaude ez zuela zurekin gelditu nahi, hobeto sentitzen den honetan?  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 69. orr.

-Oh!, ziur egon ez dudala ahaztuko! -erantzun zuen Manilovek-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Autorea ziur dago ezen irakurle batzuk -hain baitira jakingurak- irrikaz daudela jakiteko kutxa nolakoa zen barrutik eta nola zegoen antolaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Atea giltzaz itxi nuen, gelan inor ezin sartuko zela ziur egoteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.

Langileen batzordea ESK eta UGTko launa ordezkarik eta CCko batek osatzen dute eta lantegia martxoaren 31n itxiko dutela ziur daude.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Zaude ziur jaurtiko dituen sugeak niri botatzen dizkidatenen inbidiarik gabeak izango direla.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 25. orr.

Berorri egon bedi ziur ordea ez dudala morroi beztidurarik jantziko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 354. orr.

Ziur nago epaituak garaile irtengo direna.  Berria - Harian   2005-10-27

Emakumeei probak egiten hasi aurretik, oso ziur egon behar dugu haren funtzionamenduaz.  Berria - Gaiak   2004-07-25

Ziur nago horretaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.

Eta bukatzeko, honetaz bai ziur nagok: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 108. orr.

Inor ez zen egundo ziur egongo Harryren jatorriaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

Mundu osoa ziur egon zedin gizon guztiz santu honen zeruko aintzaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 836. orr.

Hain dago ziur nitaz, hain ziur ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.

Horri buruz ziur egoterik ba al dago?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.

Ez, jakina, ziur nago ezetz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 23. orr.

Larunbata zen, ia ziur nago, Marisa eta biok Biolin-jolea teilatuan filma ikustera joan baikinen beheko auzora.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Gizakiaz gehiago ikasiko duk, ziur egon, taxian lan eginez: hori duk hire lekua.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 24. orr.

Ziur zaude zein den zein, ezta?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 258. orr.

Ez baitzeuden erabat ziur kanpora irten zitezkeen ala ez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.

Oi, lagunok, zaudete ziur, herri kurdua bizirik dago.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 63. orr.

Ez nengoen ziur.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 324. orr.

-Hil egingo diat -barru-barrutik irten zitzaidan, ziur bainengoen noren eskua ibilia zen lan hartan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 189. orr.

Inoiz ez, inoiz ez -zioen Estatuaren fabriken zuzendariak-, hori ez da inoiz gertatuko, ziur nago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 228. orr.

Titularraren asmoa, ziur nago, gure herriko zinemagintzaren egoera salatzea zen.  Berria - Kultura   2004-09-23

Zer dela-eta zaude hain ziur?      - 2. orr.

Ziur egon behar dut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 41. orr.

Neskak bazuen susmoa, esan zuen, egun batzuetatik, baina ez zion enbarazurik sortu nahi izan, harik eta erabat ziur egon arte-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 45. orr.

10 ziur izan

Ziur naiz obsesio hitza erabili zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.

Ziur naiz liskarrak ez direla amaituko.  Berria - Gaiak   2004-09-02

-Ziur naiz hala behar lukeela izan -esan zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 114. orr.

Ziur ginen hilko gintuztela.  Berria - Harian   2005-02-03

Ziur izan ez dudala ezer bazter utziko hura galbidera eramateko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 73. orr.

Ziur nintzen, beraz, horretarako eta gehiagorako gauza zela.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 49. orr.

Amets batean bezala ezagutu zuen Ruche jaunak eliza, nahiz ziur zen bera ez zela sekula han izan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 343. orr.

Espainiaren eta Euskal Herriaren arteko harremanetan eredu berria eraikiko dela ziur da Egibar.  Berria - Harian   2005-06-23

Ziur naiz ezen baldin hura abandonatzeko burutazio ona baneuka, etsia hartuko lukeela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 50. orr.

Ziur nintzen, ostera, batzuek ni Hernandotzat hartzen segituko zutena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 400. orr.

Hala ere, gauza honetaz behintzat ziur naiz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 35. orr.

Aitzitik, ziur da bere buruaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 63. orr.

Ez zen mendekua, ziur zen horretaz da Rua, munduaren jirabira baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Hire liburu-denda primeran joango duk, ziur nauk horretaz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.

Ziur naiz baietz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 44. orr.

-Jean gaixo horrek hura itotzen ikusi ahal izan banindu behintzat, pozik hilko zen, ziur naiz!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 127. orr.

11 ziur-ziur

Nik ziur-ziur uste dudan bezala, oker egin badu, berriz, apoa pozoituta hilko da seguru asko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 107. orr.

Nik ziur-ziur dakit, ordea, karramarroak ez zirela izan Senperen gorpuari aurpegian kosk egin ziotenak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 106. orr.

Eta gauden ziur-ziur guztiok, ezin dela inor salbatu [...] Jesu Kristo gure Jaunaren hitzen eta odolaren bidez baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Berak barre, ziur-ziur zegoelako, eta nik orduan susmatu berak aspalditik behar zuela jakin, ordura arte ezer esan ez bazidan ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

Zerbait gertatu zen, ziur-ziur.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.

Baina ez nengoen ziur-ziur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bai ziur (7); baina ni ziur (5); baina ziur (101); baina ziur asko (8); baina ziur gaude (5); baina ziur nago (17); baina ziur naiz (8); baina ziur nengoen (6); baina ziur zegoen (8); batere ziur (11); bera ziur (9); bere buruaz ziur (5); bezain ziur (9)

duela ziur da (5); duela ziur dago (5); dutela ziur (12); dutela ziur da (7)

egon ziur (19); erabat ziur (55); erabat ziur egon (5); erabat ziur nago (5)

ez da ziur (7); ez dago ziur (13); ez daki ziur (9); ez dakigu ziur (7); ez dakit ziur (26); ez dakite ziur (5); ez nago ziur (21); ez nekien ziur (8); ez nengoen ziur (9); ez nintzen ziur (5); ez zegoen ziur (10); ez zekien ziur (7); ez ziur (5)

guztiz ziur (22)

hago ziur (10); hain ziur (38); harry ziur zegoen (14); hori ziur (28); horren ziur (8); horretaz ziur (13); horretaz ziur nago (6)

ia ziur (36); ia ziur nago (5); izanen dela ziur (5); izango dela ziur (7)

ni ziur (17); ni ziur naiz (7)

orain ziur (9); orain ziur nago (5); orduan ziur (5); oso ziur (27)

zaude ziur (44); zaudete ziur (7)

ziur agertu (23); ziur agertu zen (20); ziur al hago (6); ziur al zaude (30); ziur aski (327); ziur aski ez (15); ziur asko (284); ziur asko ez (15); ziur askorik (5)

ziur bainago (15); ziur bainengoen (5); ziur baino (9); ziur baino ziurrago (8); ziur baitzegoen (14); ziur baitzeuden (5); ziur da (59); ziur dago (70); ziur dagoela (8); ziur daki (5); ziur dakigu (11); ziur dakit (14); ziur daude (20); ziur dira (6); ziur egon (120); ziur egon arte (8); ziur egon behar (5); ziur egon ez (5); ziur egon nahi (12); ziur egon zaitezke (9); ziur egongo (10); ziur egoteko (15); ziur esan (11); ziur esaten (8); ziur gaude (79); ziur gaude euskal (5); ziur geunden (7); ziur hago (6)

ziur ikusten (5); ziur izan (21); ziur jakin (45); ziur jakin gabe (8); ziur jakingo (9); ziur jakiteko (6); ziur jakiterik (5); ziur nago (334); ziur nagok (24); ziur naiz (157); ziur nauk (6); ziur nekien (5); ziur nengoelako (5); ziur nengoen (66); ziur nintzen (12)

ziur uste (6); ziur zaude (46); ziur zaude ez (9); ziur zegoela (8); ziur zegoen (93); ziur zen (14); ziur zeuden (12); ziur ziur (28)

[3] gauza ziur bakarra (4)

a priori ziurra (3); apodiktikoki ziurra (3); bezain ziurra (5); bezain ziurra da (3); da guztiz ziurra (3); da ziurra (30); dela ziurra da (3); direla ziurra da (3); erabat ziurra (5); ez da ziurra (26); ez ziurra (4); gauza bat ziurra (4); gauza ziurra (15); gauza ziurra da (9); guztiz ziurra (6); hain ziurra (4); ia ziurra (10); ia ziurra da (6); kontu ziurra (4); leku ziurra (4); postu ziurra (7); postua ziurra (3); zerbait ziurra (3)

ziurra al da (3); ziurra baita (3); ziurra da (78); ziurra dela (6); ziurra den (5); ziurra dena (3); ziurra du (6); ziurra izan (12); ziurra izan behar (3); ziurra izango (3); ziurra zen (11)

baino ziurrago (16); gero eta ziurrago (5); ziur baino ziurrago (8); ziurrago nago (3)

ziurragoa da (6)

ziurrak izan (3); zuzenki ziurrak (4)

biderik ziurrena (4)

ziurrenera ez (3)

ariko da ziurrenik (4); baina ziurrenik (20); baina ziurrenik ez (3); da ziurrenik (51); dio ziurrenik (4); dira ziurrenik (8); ditu ziurrenik (3); dituzte ziurrenik (3); du ziurrenik (32); dute ziurrenik (9); egingo du ziurrenik (3); ere ziurrenik (4); eta ziurrenik (57); eta ziurrenik ez (6); geldituko da ziurrenik (3); hartuko du ziurrenik (3); itzuliko da ziurrenik (3); izango da ziurrenik (17); izango du ziurrenik (9); izango ziurrenik (3); jokatuko du ziurrenik (4); jokatuko ziurrenik (3); zen ziurrenik (8); zion ziurrenik (5); ziurrenik bai (5); ziurrenik bere (5); ziurrenik beste (5); ziurrenik bi (3); ziurrenik datorren (5); ziurrenik datorren denboraldian (3); ziurrenik ekainean (3); ziurrenik ere (12); ziurrenik eta (3); ziurrenik ez (37); ziurrenik ez da (9); zuen ziurrenik (6); zuten ziurrenik (4)

deus ziurrik (3); ezer ziurrik (3); gauza ziurrik (6); gauza ziurrik ez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus