Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hodei artetik agertu zen, papar gainean gitarra jotzeko mugimendu hari zitalki berrekiten ziola. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.
1982a zen: Garaikoetxea zegoen Ajuria Enean lehendakari -"el renegado" deitzen zion Zaratiegik, zitalki-, [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 124. orr.
Gure agenteek, produkzio-kateetan zitalki maskaraturik, txip, txip berezi bat, sartuko zuten mermelada poto bakoitzean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 87. orr.
-Utzi hurrengoan ere sua itzaltzen! -esan zion gizonak, makilarekin zitalki jotzen zuela-. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 143. orr.
Andoaingo Udalak aitortu egiten du, orduko gizakiak zitalki hilak izan zirela, epaiketarik gabe, eta inolako justifikaziorik gabe. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Hain ahul eta ilun bihurtzen da, bera gainditzen duten errealitateetara jaistean zitalki nahasten dela gainditu ezin dituen amodioetan eta irtenbiderik gabeko errakuntzetan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 329. orr.
Ez da lurbira guztian giza naturaren etsaiaren pareko basapiztirik bere intentzio galgarriari hain zitalki jarraituko dionik. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.