Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zisterna (orobat ziterna g.er.) 1 iz ur ontzi edo depositua.

Ingeniaritzari dagokionez, bere kabuz husten den zisterna bat da maskuria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Komuneko zisternaren antzera hasi zen nire oroimena jarduten.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 148. orr.

Gutariko zenbait burugabek ilargiari aurpegia emanez lo egin zuen; sukarrak irazeki zituen; zisternetako ur gaizkoatuan bertze batzuek eromena eta heriotza edan zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

Kamioiaren traktorearen jabeek ez zutela zisterna erabiltzeko baimenik ere adierazi du enpresak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Eskola etxe haundiaren eskuinean baginuen ziterna urez betetzen zena denbora euritsua zelarik.  Herria   2001-01-25

2 zisternaren edukia.

Bukatzeko, ukuiluko putzu beltzetik ateratako hamar zisterna zera garraiatu behar izan ziren, eta uretara bota gero.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.

3 komuneko zisterna.

Komunean, espero bezala, kanilak eta zisternak partsimoniaz bideratzen zuten ura.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

Irten aurretik komunetik pasatu ginenean, ura presio handiz atera zen kanilatik, eta zisternak ere berriketarik gabe bete zuen bere lana.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Errusiako Armadako iturrien arabera, zisterna kamioi bati gelditzeko agindua eman zioten kontrolgune batean.  Berria - Mundua   2004-05-25

Behin azidoa disolbatutakoan, biltegiko zuloa itxi eta bertan zegoen azidoa zisterna kamioi batera pasatu zuten enpresako langileek 06:30ak inguruan, eta amaitutzat eman zuten gertakaria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Argitasun izugarriaren eta iluntasun miresgarriaren, kabinen eta mugagabearen, higienearen eta araztu ezinaren, ur-zisternaren eta zeruaren arteko muga eratzen zuen leihoak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 170. orr.

Jekea ehizara joaten delarik bera da ur-zisternako txoferra.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.

Hamasei bagoi kontatu nituen eta zazpi gasolina-zisterna.  Berria - Kultura   2004-08-20

Kaboa kamioi-zisternaren bolante atzean jarri zen, eta C-5 aldera gidatu zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.

2000ko abuztuaren 20a: Kenyako hego-ekialdean 25 pertsona hil ziren tren-zisterna batek eztanda eginda.  Berria - Mundua   2004-07-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus