Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina, hiltzearen mahuma zeruan zirurika ibiltzen zela zirudien, saia hegalari: bizi-alegrantzia muskilen itotzaile. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.
Zakur labrita ondoan punpaka, zeruan hegalak zabalik zirurika urrian zebiltzan ilhainen kidegoan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 189. orr.
Miru hegal gorriak gure gainean zirurikan zabiltzala. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.
Ushuaiako lautada hotzetan ibil nintzatekeen, Lukatxukaiko zeruan zirurikan zebilen arranoa begiz jaten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 211. orr.
Ene bihotz beratasun berriaren aterpea eraikiz, haize firfira arinek bulkaturiko laino uhargiak zirurikan bazebiltzan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 124. orr.
Ikusiz urak zirurikan ari zirela goititzen, joan zen gaineko estaiara. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.
Ez dut aterpera itzuli nahi, Orreagatik eta Jakatik datozen errepideen bidekurutzean, duela hogoi urte, bizikletaz zirurikan, Puerto del Perdón-en patarra bururatzen ari ginelarik, ikusi genuen Jakoberen burdinezko itxura miretsi gabe. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.
Errotekilako kaderetan zirurikan zihoazen politikoak (begi kliska Karruseri). Herria 2005-05-05