Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirtolari 1 izond/iz zirtoak botatzen dituena. ik zirtogile.

-Jainkoak egunon! -agur zeremoniotsu zirtolaria, berea, eta hura ere harrigarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Aita zirtolari bat zen, horra.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 19. orr.

Xantrea ohartu zen eta zirtolaria baitzen, bizi bizia egiten dio: "Igorrazu harri bat gain beiti edo petik goiti, eta erradazu zer den errexena!" Besteak sudurra beheiti.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 51. orr.

Emazte ernea, arraillanta, omore onekoa, ez daukate ezagutu duten guziek ahanztekoa hain zen bere adinean oraino airosa eta zirtolaria.  Herria   2002-07-18

Han zen postaburua ere, zeharo arrunta bera, baina zirtolaria eta filosofoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Ditxolari edo zirtolarien usadioak bizi-bizirik dirau sustraiak baserrian dituztenentzat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 85. orr.

Alferrik izan zitzaizkion txirularien doinu sarkorrak, alferrik atabalarien dei alaiak, alferrik zirtolarien joko eta txantxak, alferrik maitaleen igurtzi eta ferekak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 221. orr.

2 zirtoa edo zirtoak dauzkana.

Pertsona bizia, elkarrizketa zirtolarikoa eta barre lasai eta zabalekoa zela jabetu ahal izan nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.

Inoiz edo behin koktelen bat edaten bazuen, iruzkin zirtolariei bide ematen zien hogei minutu inguruan-edo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Ororen gainetik, bere umore zirtolaria, bizitza ikusteko prisma ironikoa eta pertsonaia bera gailentzen dira.  Berria - Kultura   2006-04-18

3 (adizlagun gisa)

Bere hortz horien gainean, ezpain gogorrak zirtolari higitzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 504. orr.

Nabarmena zen elkarren arteko gangar usaina eta katxondeo airea nirekin ari zirenean, Txominek eta Prostatasek zirikadez zipriztintzen zituztenean bestearen hitzak, zirtolari.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus