Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argiaren lehen zirrinta ez zen urrun, itzuli behar zuten bertze egoitzarat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 174. orr.
Lo kuluxka bat egin eta gogoa nuen argiaren lehen zirrintan berriz abiatzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.
Lur honek gero eta gehiago heren munduaren antza zeukala iritzi nuen, urrutizkin mugikorren zirrinta zizkolatsuek isiltasun artifiziala urratu arren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 93. orr.
Argi zirrinta bat sartzen da atepetik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Leihoko pertsianetako zirrituetatik sartzen ziren argi-zirrinten laguntzaz, gorputz bakarra begiztatu nuen barnean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.
Begiak ezin gehiago sarturik, oraino leher eginik, lehen argi zirrintak agertzekoak zirela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 120. orr.
Ontzia ingelesa bazen, hobe gaua lehenbailehen baletor; gutarikoa bazen, berriz, hobe argitasun zirrinta bat izatea, ikus gintzan, edo bestela kanoiak su egin ahal izan zezan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 198. orr.
Eguzki zirrintek begi-begietan kausitu ninduten, pertsiana erdi ustelduetako arteka ugarietatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.
Argi zirrinta minimo bat egin zitzaion bere buruan zuen leize ilunean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.
Bata bestearen atzetik, atzean uzten joan nintzen etxe multzo garaiak, euri zirrintaren pean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.
Basamortuan eroritako euri-zirrinta batek baino gehiago ez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Inguruetarik jinak ziren Ameriketara mende-zirrintan, eta ez zuten sekula aski diru sakeleratu etxera harro itzultzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.
-Gaitz izango da uretara jaurti genituenak berriz lehorrera ekartzea, itsasoak berak gorpuak oka egin ezean behintzat -irria eragin guran esan nion, baina izu zirrinta batez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 344. orr.
Argi-zirrinta urratzen zenean, bizirik irauteaz oraino harrituak, ostatuetara bideratzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 293. orr.
Argi-zirrintan sartu dun, erdi-edana. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.
Sarekada bat izanen da, laster, astearteko argi zirrintan! Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 39. orr.
Biharamunean, argi zirrintan, agertu zen Istilarteko eiheran Joanes Ithurbiderekin hitz egiteko asmoz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.
Argi-zirrintako heltzen ginen gain haietara. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.