Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire bizitzan irakurri dudan libururik zirraragarriena. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.
Askoz ere partida zirraragarriagoa ari zen jokatzen egun hartan Maximilian plazan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 112. orr.
"Errusia santua" gerra-oihu zirraragarriagoa zen "Amerika zoriontsua" baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.
Borreroak dioenez, ez dago ezer zirraragarriagorik izuaren usaina baino. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 69. orr.
Maiteminik zirraragarrienak jotako bihotzak bizitzako amodio bakar eta galduaz hitz egiterakoan erabiliko lukeen samurtasun berak apaindutako hitz hauen aurrean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 72. orr.
Argi sentitzen nuen nola barneratzen zitzaidan, mailaka-mailaka, motel baino ziur, Usherren sineskeria zoro baina zirraragarrien eragin gaiztoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.
Kotoi-uztaren sasoiko kanta ezin zirraragarriagoa abestu zuten a capela. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.
35-31 irabazi zuen Rekaldek, partida estu eta zirraragarrian. Berria - Kirola 2004-12-12
Hura neronek aurkitu nuen: egundokoa zen, sekulakoa, zirraragarria, izugarria, sakonki hunkigarria, benetan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.
Talmuda oihan bat da, ederra, zirraragarria, miresgarria, baina oihana. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.
Partida ona eta zirraragarria gertatu zen. Berria - Kirola 2004-02-13
Rembrandten margolanetako ilunetan argi-zuloak ikuspegi dramatiko batetik zirraragarriak diren bezala, Constableren paisaia hodeitsuak giroari dagokionez dira zirraragarriak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.
Konkista zirraragarria dela eta kolonizatu nahiak galtzen gaituela beti. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.
Zirraragarria gertatzen zitzaidan hura; bazirudien jende hark erabakitzen zuela gizadi osoaren etorkizuna. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.
Horrek guztiak garai hartako gizartearen bihotzean kokatzen gaitu, mezua zirraragarriago, sinesgarriago eta zuzenago eginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.
Zirraragarria baino gehiago lazgarria, protagonisten larruan sartuz gero oilo-ipurdia jartzeko modukoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 23. orr.
Xume eta irreala, harritzeko moduan zen garden eta zirraragarri. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 160. orr.
Zirrara eta aztoramena eragiteko indarrez beterik etortzen zaizkio ikuspenak, etortzen zaizkionean: duela hogeita bost urte lehenbizikoz gogora etorri zitzaizkionean bezain zirraragarri eta aztoragarri. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.
Aukera izanez gero, aipatuko zenioke sir Patricki aipatzeko zein beldurgarri eta zirraragarri aurkitzen nauzun? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 112. orr.
zirraragarria iruditu (3); zirraragarria izan (13); zirraragarria izan zen (6); zirraragarria zen (8)