Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirkulazio (orobat zirkulazione g.er.)1 iz zirkuitu batean zehar ibiltzea; zirkulatzea.

Zirkulazioko odola, lehenago esan dugunez, likido gazi bat da, bizitzaren sorburu izan zen itsaso hartako uraren oso antzekoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Gaixotasun batek, odolaren zirkulazioko arazoren batek, nerbio zain bat gaitzitu izanak, odol kolpe batek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

Odolaren zirkulaziorako erabat onuragarria den jarreran.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 308. orr.

Estatu baten barruko diruaren zirkulazioaren deskribapena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 45. orr.

2 (diruaren eta kidekoen zirkuituan)

Nekazaritza ekoizpenean oinarritutako aberastasunen zirkulazioari buruz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 75. orr.

Pentsatu dute hartara ugaritu egiten zirela aberastasunak, zirkulazioa handituta.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 86. orr.

Gremioen monopolioak hautsi behar ziren oraindik, eta salgaien zirkulazioa galarazten zuten azken eragozpenak ezabatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

1950eko hamarraldia arte, osagarritasunean oinarritzen zen ondasunen eta kapitalen zirkulazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Joan den azaroaren 8az geroztik Ameriketako Estatu Batuetako dolarra zirkulaziotik kanpo geratu da Karibeko uhartean.  Berria - Mundua   2004-12-15

Mugimendu horizontalaren adibidea sendabelarren zirkulazioa da Erromatar Inperioan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

3 (bestelakoetan)

Euskal prentsak duen garrantzia, egunero-egunero kalean zirkulazioan jartzen duen hitz eta esamoldeen kopuruagatik bada ere, hagitzez handiagoa da literaturak izan dezakeena baino.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 94. orr.

Herodotoren mitoa interesgarria eta garrantzitsua da "Europa" eta "Asiaren" kontzeptuak zirkulazioan jarri zituelako erakunde lehiakide eta aurkari gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

Harreman hauek markatuz muga daitezke eremu batetik besterako zirkulazioa aseguratzen duten bideak, eta baita aseguratzen dutenak ere lekualdatzea, kontzeptuen aldaketak, euren formaren edo aldaketaren erabilpen-arloa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Gutxien usteko litzatekeen tokian dago gorputzaren diseinu txarraren adibide barkaezin bakanetariko bat: bihotza bera hornitzen duen zirkulazio koronarioan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Bihotzetik irten eta gero, zirkulazio sistemikoko arterietara banatzen da lehenik odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.

Urre-patroiak bermatu egiten zituen, teorian, herrialdeen arteko urrearen zirkulazio askea eta [...] truke-tasen egonkortasuna eta pagamendu balantzen oreka automatikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Interneti esker, lan intelektualen zirkulazio librea geldiezina dela nabarmendu du.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Zientziaren eta dibulgazioaren arteko zubian gero eta zirkulazio biziagoa dagoela.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Gorputzeko atal gehienetan, zehar-konexioak izaten dituzte tarteka auzo-arteriek, erreserbako zirkulazio bat beti prest izateko larrialdietarako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zelula berriak erraz banatzen dira zirkulazio-sisteman.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Zorionez, zirkulazio-sistemak berak ixten ditu bere ihesbideak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Oso ondo dago gure digestio edo zirkulazio aparatua nolakoa den jakitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 39. orr.

Zirkulazio arazoak izan zituen aipatu atzamarretan.  Berria - Kirola   2004-03-27

Ohartarazi dugu gizakiaren aurrerabide espiritualean hurrenez hurren izandako mugarriak [...] zibilizazio sekularraren ibilbidearen behatzaileak bidezulo eta zirkulazio-etenak ikusiko lituzkeen puntuetan daudela guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Odol-zirkulazioa da gorputzaren hozte-sistema.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Sistema funtzioaniztun baten adibide da odol-zirkulazioa, gorputzean diren beste asko bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Tratamendu berria ezarri zion odol zirkulazioaren jarioa handitu eta hatz zuriaren gaitzari aurre egiteko.  Berria - Kirola   2004-09-14

Birikak hornitzen dituen birika-zirkulazioak nahiko presio apala izaten du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Gaixoa bizirik ateratzen bada, handik bizpahiru egunera jartzen da abian albo-zirkulazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Hain eraginkorra bihurtu zen bihotzak kontrolaturiko barne-zirkulazioa, ezen hau besterik ez baita itsasoarekiko substantzia-trukaketa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.

Diru-zirkulazioari maila altuan eusteko bidea ere bazen, eta orobat zen prezioak beheratzea eta interes-tasak goratzea eragozteko bidea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

7 (hiru osagaiko elkarketetan)

Euskadiko Autonomia Erkidegoan, bost urtetan bakarrik, odol zirkulazio arazoengatik hiltzen direnak pasatu dira 48tik 31ra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 125. orr.

8 errepide edo kidekoetatik ibiltzea.

Auto andana espero delako, Udaltzaingoak zirkulazioa zuzentzeko neurri batzuk hartuko ditu.  Berria - Harian   2005-08-09

05:00etan zirkulazioa bere onera itzuli zen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Semaforoak beti gorri harrapatzen zituen, zirkulazioa etengabe abaila bizian, eta hori gutxi balitz, espaloi estuetan jende-multzoak berriketan.     «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.

Errepidea gurutzatzen nuenean, zirkulazioak izutzen ninduen, norbaitek lagun eginagatik ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Egiaz, Botanikoa oasi sinesgaitza da, Pradoko zirkulazioaren burrunba ikaragarria urruntzen duena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Ez da parte onekoa errepidean geldi-geldi egotea, zirkulazioaren erdian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 249. orr.

Garraio sareetako zirkulazioak eragindako zarataren mapa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Operatik abiaturik, Bulebar Handietan gora jo zuten, automobilen zirkulazioaren alderantzizko noranzkoan, Saint-Martin ateraino.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.

Kamioien zirkulazioak egunotan eragin dituen zailtasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Erraz lor genezakek grebari garrantzi nazionala ematea, burdinbideko berrogeita hamar metro kenduz eta trenen zirkulazioa ere moztuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.

Satelite berri bat du Japoniak, eguraldia eta hegazkinen zirkulazioa kontrolatzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-19

9 (izenondo eta izenlagunekin)

Zirkulazio nahasiaren artean arreta osoa jarriz gidatzen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 89. orr.

Irunen, zirkulazio handia zebilela baliatuta, oinez pasatu genuen muga.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 188. orr.

Zirkulazio handiko zubi bat gurutzatu eta negozioen auzora sartu ginen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Arazoak izan nituen taxi bat lortzeko, baina, zorionez, zirkulazioa arina zen Castellanan behera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Orain arte oso zirkulazio gutxi zuten bideetan sekulako zirkulazioa dago.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txabi Etxebarrietak hil zuen zirkulazio-guardia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.

Berehala ohartu zen zirkulazio-isun bat zela barrukoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 37. orr.

Iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zirkulazio istripuetan hildakoen %15 baino gehiago ibilgailu batek harrapatuta hil ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Zirkulazio operazio bereziak hasiko dituzte gaur Hegoaldean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Baten bat kexatuko zen seguruenik, zirkulazio mozketak egon baitira.  Berria - Kultura   2004-09-01

Ez zituzten zirkulazio arazo guztiak konpondu, ordea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Errepidera atera aurretik zirkulazio informazioko telefonoetara deitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Bi egunen buruan, emaztea bera joan zen Zirkulazio Ordezkaritzara eta bertan ordaindu zuen 150 euroko isuna.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.

Zirkulazio eta Garraio zinegotziarekin bilera egiten zuen bitartean.  Berria - Harian   2005-12-13

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Automobil-zirkulaziorako esleituriko enparantza hartan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 251. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus