Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirku (282 agerraldi, 58 liburu eta 72 artikulutan; orobat zirko 102 agerraldi, 31 liburu eta 39 artikulutan eta zirka 24 agerraldi, liburu 1 eta 15 artikulutan) 1 iz pailazo, piztia-hezle, akrobata eta kideoen ikuskizunek osatzen duten espektakulua.

Zirkua etorri zait hainbat aldiz gogora, ez gaur bere ezinean endekaturik sumatzen dugun etxola triste hori, ezpada garai batean aho-zabalik edukitzen gintuen ikuskizun oso eta noble hura.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 9. orr.

Nork daki nondik, baina zirku bat iritsi zen, jauzi-soka eta aulki hegalariz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 154. orr.

Han egiten zuten gizon etxegabeek lo, ibiltzen ziren lasterka umeak eta, urtean behin, jartzen zituen dendak zirkuko jendeak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.

Heziko ninduela zirkuko domatzaileak bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Zein da zure lana zirkuan, zehazki?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

Pailazoek zirkuan egin duten errepertorio klasikoa.  Berria - Kultura   2004-08-04

Etorkizuna iragar zezakeela, hirian izandako zirku batean lan egiten zuen buhame batek azaldu ziola sekretu handi hura.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 55. orr.

Herriz-herri doan zirkuko ikuskizun banintz bezala begiratzen zidaten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Txikia zelarik uda guztietan bere herrira iristen zen zirkuko kanguro boxeolaria.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

Ibiltokirako pasabide hertsi eta hetsi hori lehen egunetik zirkuetako lehoien pasabideari parekatu dut.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Arratsean zirkua amaitu zenean, eta zortea izan zutenak norbaitek etxera zeramatzala -edo bestela oinez zihoazela-, emakumeak berriro hartu zuen lo.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 82. orr.

Pirpo eta Txanberlainen zirkua oso ikusia zegoen, emanaldi gehiegi zeramatzan, eta itxura batera ez zeukan harrera onik beste nazioetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 275. orr.

Ixabelek zirkuan baino hobeto pasatu zuen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 106. orr.

Zirkua ere gizakiaren behar eta joera da, eta edozein egoeratan agertzen da; frontoiko batzar horiek badute zirkutik, eskolak ere badu zirkutik, eta elizak nahiz estatuak ere badute zirkutik; ikusiko duzu, bestalde, zer-nolako zirkua izango den erregimena erortzen denean, ez zaio-eta askorik falta; orduan jakingo duzu zer den politikaren zirkua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hipnotizatzailea zen eta zirku txikietan lan egiten zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.

Urte askoan zirku ibiltari batean lan egina, haur denboratik sarritan egona zen eskale jendearekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Horrelaxe jakin genuen Elena bera Zirku Amateurrean ibilia zela, Sinbad bezala.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 64. orr.

Udaberriko egun zoragarri batez zirku fantastikoa herrira iritsi zen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 56. orr.

Ez da ez lehoi, ez dirdiraz beteriko zakur orrazturik atzemanen Miarritzeko zirku garaikidearen jaialdiaren laugarren urte honetan.  Berria - Kultura   2004-05-15

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bidean pailazoren bat aurkitzen zutenean zirku-talde polita osatzen zuten hirurek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 275. orr.

Taldeko bi neskek Châlonseko zirku eskolan segitu dituzte ikasketak.  Berria - Kultura   2004-03-19

Horrelako arratsaldeetan autobusak lerroka kokatzen ziren zirku-desfile bateko elefanteak bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 281. orr.

14:00: Zirku emanaldia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Zirku enpresari hark benetako filosofotzat zeukan bere burua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.

Gutxi uste zuen komisarioak, zirku jabeak zimino-hiltzailearen hipotesia hain era naturalean hartuko zuenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 65. orr.

Zirku langileak beren gain hartu eta estatuaren soldatapean jartzeko asmoa zuten agintariek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Zirku ikuskizuna dela behin eta berriro defendatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Gezurra badirudi ere, zirku emanaldiak askoz berotsuagoak dira karpa batean antzoki batean baino.  Berria - Kultura   2004-06-05

4 irud/hed

Ez dugu nahi batzorde hau ez zirku eta ez auzitegi salatzaile bilakatzerik.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Begiak atzera irekitzean hasi zen zirku guztia... Adrianok gonapetik gora eta eskotetik behera sartu zion eskua emazte hartu berriari, eta Milagrosek ipurdia senarraren hanka tartearen kontra igurtzi ez ezik eskuekin zirkuluak marrazten hasi zen titietan, [...].  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 101. orr.

Bi hilabete hauetan argi geratu da epaiketa-fartsa batean, zirku batean murgildu gaituztela.  Berria - Harian   2005-04-12

Frantziako Itzulia zirku bat bilakatua dela baginakien aspaldixkoan.  Herria   2005-07-14

Zirkua Parlamentuan bertan bilera bat egitea izan zen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Zirkua duk XX. mende bukaeran nagusitzen ari dena, zirkua.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 70. orr.

Estortsioaren inguruko eztabaida ireki nahi bada, ez dira ustezko biktimak zirku mediatikoaren erdian kokatu behar.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

· Ene gibelean itsasoa, ene aitzinean mendi zirku bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.

5 zirku espektakulua ematen den eraikin zirkularra, finkoa edo ibiltaria.

1920. urtean, Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: lehena, zirkua karpa erraldoi batekin estaltzea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Krone zirkua erraldoia zen, garai hartarako oso ikusgarria.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 81. orr.

Piztiak zeuden kaiolekiko bi gurdiak, tarte bat utziz ipini zituzten, zirkuaren ate moduan balio zezaten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Jarraitu behar zuen hezleak, baina ikusiz lortua zuela ikusleen jakin-minaren efektua, eta jendetza hark lehenbailehen nahi zuela zirku barrura pasatu, oihu egin zuen: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Zirkuaren sarreraren atzealdera joan zen, olana bati tira egin, tartetxo bat zabaldu eta esan zion Martini: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

6 erromatarrek herri jokoak egiten zituzten esparrua, eskuarki mailadiz inguratua.

Ez, ez nituzke lerro hauek baliatu nahi gure korrida hura erromatarren zirku haiekin konparatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Merkuriori, ordea, foroan egingo zaio, edota Isis eta Serapisenak bezala, merkatuan; Apolorena eta Bako aitarena, teatroaren inguruan; Herkulesena, gimnasiorik edo anfiteatrorik ez daukaten hirietan, zirkuan egingo da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 850. orr.

Flaminio zirkuko Kastorren tenpluaren estiloko lehenengo tenpluak Palas Minerbarenak izan ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2090. orr.

Ni han erromatar zirku baten erdian banengo bezala sentitu nintzen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Zirku bat bazen eta kristauak piztietara botatzen zituzten, hau da, lehoietara.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 102. orr.

Izutua egongo nintzen noski kristauak zirkuan hilduratzen zituzten erromatarren film horietakoren batekin.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 54. orr.

Erromatar zirkuko borroka baten amaiera ematen zuen hark, garaileak garaituak arrastaka eramanez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Hainbat egunetan jarraian zirku jokoak arretaz ikusten ari zirenek, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.

Siro izeneko esklabo batek, borroka-zirkuan jarduna bera, ezagun ez zitzaizkion gauzak erakutsi zizkion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus