Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirika 1 adlag zirikatuz.

Jesusek, haien azpikeriaz oharturik, esan zien: -Zergatik zatozkidate zirika?      - 0. orr.

ORT-ko burua eta OIC-ko idiskoa eztabaidan ari ziren, elkarri zirika eta zirtoka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.

Bazkalorduan dukea zirika eta zipoka aritu zitzaion eta erran zion ezen, zezena lantzaz hartzen bazuen eta suerte hartan akabatzen, urrezko hamar dukat emanen zizkiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 161. orr.

Zirika hasten zitzaizkion haserrearazteko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 63. orr.

Nola laurak ere ez baikinen geldi egoiteko mutilak, hala hasten ginen elkarri kilika, zirika eta zipriztinka... baita borrokan ere handik gutirat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.

Haren jarrera ikustean, mutiko gehienak beren liburuetara bihurtu ziren, lanean ari zirelako itxura nabarmenak eginez, baina banaka batzuek elkarri zirika jarraitu genuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 133. orr.

Doña Rosaren etxean sartzea egin eta han hasi zitzaizkidanan lagunak zirika: "Margarita, zer moduz atzo?" eta "goxo-goxo helduta ikusi zintuztedan" eta [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 77. orr.

Errietari lotzeko ahalik eta aukera gutien eman nahirik -laugarrena izanen zen, eta aski nuen emakume-errietaz-, haren aurpegi ustekabetuari zirika aitzindu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Etsaia, deabrua, zirika ari da maltzurkeria abilekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

2 irud/hed

Gero, 2001eko udan, urte batzuk lehenagotik zirika neukan nobelatxo bat idazten aritu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 20. orr.

Egun hartan, ordea, alabak zirika hasi zitzaizkion aitari, "Nola zen ba gabonetan kantatzen zenuen hura?".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 66. orr.

3 (izen gisa) ik zirikada.

Eguneroko zereginari lotzea hartuko du orain helburutzat, zaintzaleen zirika eta espantukeriei kasurik egin gabe.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

Norma Lúciak, ikuskizun horri begira, ezin zion zirikari eutsi, irakiten jartzen zen, eta orduak eta orduak ematen zituen masturbatzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.

4 zauriak-eta behin eta berriro ukitzen.

Aurrez aurre daukazu mahaiaren atzean, eta eskuburdinek egin dizkizuten marketan ari zara zirika.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 161. orr.

Zauri-zokoan zirika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

Ni, ordea, zirika ibili naiz haren sexuan, arreta handirik jarri gabe, manten azpian; besoa baldartu egin zait gero.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

5 zirikan adlag zirika.

-Nolakoa zen ohean? -barrezka zirikan Josebak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 19. orr.

Iduritzen zitzaidan ama alde bat ene zirikan ari zela, alegia eta deusez Mattin aipatuz, ene berri zerbait jakin beharrez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 150. orr.

Asteburuetan, amarenganat itzuli bat egiten nuelarik, ahal bezain itzuli laburra egia erran, ama artetan hasten zitzaidan zirikan: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

6 zirika egin zirikatu.

Norbaitek zirika egiten badit, ukabila dantzan jarriko dut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

Zirika egiteko gogoa ere izan zuen, baina apaltasunez hitz egitea aukeratu zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 39. orr.

Finca Vigían 1942ko urriaren 7an sinatua den eskutitzean semeari Juan Duñabeitia aipatzen dio, eta 1943ko urriaren 30eko beste batean semeari zirika egiten dio, Sinbad aipatuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 238. orr.

25 000 euro pagatzera kondenatua izan da Donibane Lohitzuneko liburu denda bat, Baionako lan auzitegian, han langile zen emazte bati zirika egitea gatik.  Herria   2003-01-14

7 zirika-mirika adkor zirika.

Bere aurretik egin zuen gizon txikiak etxera: txistuka, zirika-mirika, ezaxolaz bezala zebilen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarri zirika (4); zergatik zatozkidate zirika (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus