Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirgilo (orobat zirgilu g.er.) 1 iz metalezko eraztun aski handia.

Urrezko lepokoa zuen eta, Ararateko emakumeen modura, orkatiletan urrezko zirgiloak, perlak eta esmeraldak jartzen zituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 33. orr.

Bere lepo luzexkan beirazko kate eta iduneko ugari zeuzkan zintzilik, eta zirgilo eta eraztun asko besoetan eta eskuetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 87. orr.

Elefante bat lakioan edukitzeko adinako zirgilo batez loturik zeukan eskua hormara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 187. orr.

San Frantziskok, aita txit zuhurra zenez, obedientzia santuaren indarrez agindu zuen, zurdatzak eta burdinazko zirgiloak zituzten denek ekar zitzatela eta beraren aurrean utzi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.

Bi giltza beltz handi eman zizkion Aragorni, altzairuzko zirgiloan loturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 322. orr.

Zurmioetan koral gorriko zirgiloak zeneramatzan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 55. orr.

Makurtu eta tranpolaren zirgiloari tira egin zion, eta tranpola altxatu eta zabaldu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 249. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bostehun burdinazko zurdatz zenbatu zituzten, eta askoz gehiago oraindik beso-, gerri- eta berna-zirgiloak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdinazko zirgiloak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus