Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirga (orobat sirga g.er.) 1 iz ibaietan eta, lehorretik ontzi bati tiratzeko erabiltzen den soka lodia; soka lodia.

Halako batean, portuko langile bat inguratu zen herrenka nasara, eta txistu jo zion Andreasi zirga bat bota ziezaion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Haize-hauspotzarren batek belak lehertzeko zoriraino puzten zituenean, lemaren ondoko zirga lodi bati eragiten zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

Arpoia zirga gogor honi loturik doa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Goio sarritan sartua zen kamaroteetara eta makinetara, lema bolantea eskuetan hartua zuen eta animalia zahar haren gorputz astuna ababorrera istriborrera mugiarazi ere bai, nasari lotutako sirgak eteteko beldurrik gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haren ondoan zegoen espartzuzko bela-zirga bildua seinalatu zion-: Eser zaitez, hemen ez dabil haizerik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus