Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lallyk zira janzten lagundu zion; ez batak ez besteak ez zidaten hitzik esan, ezta begiratu ere. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 112. orr.
Gerritik gorakoak zirak babestu zizkion ahal izan zuen artean; Galdakaora heltzerako ostera, denak blai eginda zeramatzan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 243. orr.
Txirrindularien aurpegia ere eguraldiaren antzekoa zen: muturra oker-oker eginda, zira ondo lotuta eta zerura etengabe begiratuz hor nonbait gordea zegoen eguzkiaren bila. Berria - Kirola 2004-04-08
Star zahar bat zeraman zirako poltsiko batean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 180. orr.
Odolak Dionisosen ziraren eskumuturrak zikindu zituen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 185. orr.
Zira hori, urdin edo berdeak, plastikozko botak eta hondakinak batzeko poltsak eskuan, aintziraren itzuli osoan barreiatu ziren boluntarioak lanari ekiteko. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Euri langarra ari zuen San Frantziskon, eta [...] andre gazte bat kale kantoi batean zegoen zira transparente batekin eta argazki makina bat eskuetan zuela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Antjek txano zuriko zira zuri bat zeraman. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 177. orr.
Euri azpira atera ginen, biok babesa hartuz bere zira zuriaren pean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 179. orr.
Gizon garaia, mehea, zepilluaren moduko bibote sarri tente zuriduna, beti bizikletan joaten zena zira beltz bat eramanez zirimolaka. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 223. orr.
Han zegoen lorategi lanetarako jantzi ohi zuen sira gris zaharra. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 135. orr.
Zira zabal txanoduna. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 39. orr.
Irrigarria zen ikustea zira jori malguzko itsasoaren erdian plastikozko bi begi bakartu igerika! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.
Biltegira joan nintzen, plastikozko zira bat hartuta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.
Gure sotoko bazter batean gorde nituen leherkariak: T8a armairu zahar baten barnean, arrantzurako xira eta anorak zaharren azpian. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 159. orr.
Arrantzaleentzako sare, eskalapoi, xira eta abarren salmentan saiatzen duk sozio batekin. Txillardegi «Putzu», 1999 - 346. orr.
sira grisa (3); zira jantzi (3)