Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrez landa, bere ohiko bitxiak -zintzilikario bat lepoan beheiti, eskumuturreko pultserak, erietako eraztun ugariak- eta zapata takoidunak zituen janzki bakar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.
Emakumeak lepoko bat atera zuen orduan, bostehun eta hirurogeita hamar eraztunez osatua, eta anaien eraztunak ere zintzilikario hartan erantsi zituen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 17. orr.
Almendra-begiak zituen, ile-kiribil beltz eta leunak, gizenkorra zen eta zintzilikarioak eta belarritakoak eraman zalea oso. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.
Dyane 6 zahartu eta herdoildu bat, bultzaka erabili beharrekoa dirudien karraka zaharra, bazter guztietan eranskailu, zintzilikario eta antzeko hornizioz apaindua. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.
Zintzilikario xelebre bat paparretik dilindan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 134. orr.
Jakaren papar-hegalak lisatu zituen, ahoa neurritasunez apailatu zuen, bi dolar ordaindu zituen eta zintzilikario gorri, zuri eta urdinez hornitutako gela handi zaratatsu batean sartu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.
Ikaragarri nabarmentzen zen urrezko erloju kate txerlotu bat, erdian katenbegi handiak zituena, eta anitz zintzilikario pinpirinez hornitua: errebolbertxoa, ganibetatxoa, hortz eskuila eta zintzarritxo maitagarri txiki-txikia, dena urre puru-puruzkoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.
Kolorezko txalekoak erabiltzen zituen, eta zilarrezko zintzilikarioak erlojuaren katean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.
Izotz zintzilikarioak moldatuko dira lehen itoginak zeuden lekuetan Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.
Gauza da izutu egiten gaituela emakumeak gure beharrik ez izateak, gure diruaren, gure estatusaren, gure zintzilikarioaren beharrik ez izateak... Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.
Gure zintzilikarioa lo dagoenean, odol hari fin bat baino ez da ibiltzen haren ehunetan zehar. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.
Edo koskoilak; edo koskabiloak; edo panpalinak; edo barrabilak; edo zintzilikarioak... herri idurimenak delako zorro pilotadun ale-bikoa izendatzeko asmatu dituen molde ugariak agortzeari emanez gero. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.
Haren eskuak zintzilikarioak igurtzika dabiltza, jakinduria handiz oretzen ditu. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 47. orr.
Anestesiaren eraginetik kanpora gelditu zelarik, umearen zintzilikario nabarmenak ere arazo izan genituen, ekografia bat bakarra egin gaberik alaba heldu zela segurtatu baitzioten "Zentroko" espezialistek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.
Orotan aurki baitzitezkeen burdinazko zutabe bertsuak, eta gapirio eta zintzilikario metaliko molde berak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 333. orr.