Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinkurinka (orobat zinkurika g.er. eta zinkurinaka) 1 adlag intzirika.

Zergatik ni?, zinkurinka Sebastianek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

Molly zinkurinka ari zen ahopetik noizik eta behin, baina gutariko inork ez zuen hitzik egin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 101. orr.

Zinkurinka hasi zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Big Joe zinkurinka hasi zen eta amari eskutik eutsi zion.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.

Neskak zentzuz jokatu eta lan-ordua amaitu arte itxaron zuen, miragarriro, baina edonor sartu izan balitz zinkurinka ikusi ahal izango zukeen hantxe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Eskaileretan behera noala, ama sentitzen dut etxeko atean zinkurinka.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

Arratsalde osoan, minbera eta zinkurinka ibilia nintzen, lagun apurrak eta lankideak aspertzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 189. orr.

Big Lanniek, etxeratu zenean, lurrean etzanda aurkitu zuen Raymond, gelako izkina batean zokoratuta, auhenka eta zinkurinka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.

Luze eta zabal eseririk zegoen besaulki batean, zinkurinka hain bazkari oparoaren ostean, ahotik hots ulergaitzak jaulkitzen zitzaizkiola, aitarenka, eta txitean-pitean eskuaz ahoa estaltzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

Aita beti gaixorik, astrakan-larruzko jaka luzea soinean eta puntuzko txapinak oin biluzietan, hara-hona gelan barrena, denbora guztian zinkurinka eta bazter batean zegoen listuontzi batera tuka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Txakur ziztrin batzuk, leher egiteko zorian diren bi esparrutan gainez egiteraino pilatuak, zaunka, uluka, zinkurinka, aztoramenduz jauzika.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.

2 negar zinkurinka

Oldarkorra da, baina orobat delikatua, zenbait kirol-aurkari desatseginen modura, galtzen dutenean negar-zinkurinka hasten baitira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Negar zinkurinka ari zen eta koherentziarik gabeko hitz batzuk ere esan zizkidan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.

3 zinkurinka egin

Kafetegiko espezialista haiek, aulki batean makilatxo batekin eseri eta zinkurinka egiten edo aurpegia triste-triste jartzen hasten ziren gizon lodikote haiek, nazkagarriak iruditzen zitzaizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zinkurinka ari zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus