Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zink (orobat zinga g.er.) 1 iz gai bakuna, metal zuri urdinkara, gogorra ohiko tenperaturetan baina hauskorra tenperatura apal eta goretan, naturan blenda eta beste zenbait mea osatzen aurkitzen dena (Zn; at. z. 30).

Burdina eta Bessemer altzairua Bilboko Labe Garaietatik, salako brontzeak Zaragozatik, zinka Asturiasetik, beste marmol batzuk Italiatik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 164. orr.

Beruna, zinka eta aluminioa erabili ditu Navarrok lan hau osatzeko.  Berria - Kultura   2004-01-24

Gizon aberats batek, Reb Falik-ek, eman zuen teilaturako zinka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

Kobrearen eta zinkaren prezioek marka guztiak hautsi dituzte Londresko merkatuan.  Berria - Harian   2006-04-19

Azkenik, hala disolbaturiko azidoan zinka sartzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Zinkez estalitako kaxa zurezkoen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

Zinkezko xafla zabalez egindako teilatuen maldetan zehar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.

Ikusi nuen nekazari etxe batean norbaitek jakinminez sabaileihoa ireki zuela eta zinkezko teilatura atera eta gero besoak goratzen zituela errenditu balitz bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Atelier mekanikokoei zinkezko pegar berezia, marmita mokodun antzekoa eginarazi zien.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

Parisko bistrot tristeak, beren zinkezko mostradoreekin.  Berria - Kultura   2004-12-26

2 zinkezko estalkia.

Salmahaiaren zinkak distira egiten zuen, eta likore flaskoek su biziagoak pizten zituzten ispiluan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.

Euriak hots sor bat egiten du begiratokiko sabaiaren zinkaren aurka joaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.

Kupula erregular bat, biribila, goitik beheraino zinkezko xaflaz estalia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Elkarri joka ari dituk hor barruan -esaten zuen brusadunak, basoa zinkaren gainean jarri eta ahoa esku gainaz garbituta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zink xaflek barra hura inguratzen zuten metal geruza distiratsu batez, eta ertz kakotu altu bat ezartzen zuten marmolezko oinarri zuri-gorriaren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

Lehen egunean, zink sulfatoa prestatzea egokitu zitzaidan halabeharrez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Gatz gema, burdin minerala, kok ikatza, zink pirita eta halakoak eskatzen zizkigun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Zink oxidozko nanopartikulak erabiltzen dira erradiazio ultramorea xurgatzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-30

4 zinkaren kolorea.

Zinkezko zeruaren argiak isla biziak erauzten zituen edontzitetatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 391. orr.

Zinkezko uraren beste aldean, horma garaiek eta hiriaren erdialdeko eraikinek indarge dir-dir egiten zuten arrosa koloreko goiz hartan eta txokolatezko ganduan zehar bozina-hotsak entzuten ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zinkezko xafla (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus