Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziminokeria iz tximinokeria.

Bazuen halako ukitu irrigarria nire borreroa edertasuna eta itzala murrizten zizkioten ziminokeria haietan ikusteak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 96. orr.

Zer gertatzen ari zauku ximinoa eta ziminoaren artean? Ximinoak ximiko, ziminoak zirikada eta hori egunero, betiko ziminokerietan.  Herria   2004-01-15

Politikari frango dena ziminokeria eta ETA-k bere aldetik ez su-etenik aipu ere.  Herria   2005-01-13

Une batetik bestera anaia igoko da nik eusten diodan ohol horretara, eta bere ziminokeriak egiten hasiko da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 113. orr.

Leihatilako sarean egin ziminokeriek ene gorputza iratzarri dute eta, joan-jinka aritzeaz enoatzen hasten bainaiz, beste soinketa batzuk asmatzen ditut.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.

Zer loria De Funes aktore ospetsuaren ziminokeriak txineraz entzutea!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 55. orr.

Agian ziminokeria berriren bat asmatu behar genuke, bada adibidez sua jaten duenik ondoko kalean, guk baino diru gehiago irabazten dute horrela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus