Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haziak harri gainean bezala zimeldu ziren. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.
Ukitzen ditudan loreak zimeldu egiten dira. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 141. orr.
Krabelinak zimeltzen utzi zituzten. Berria - Mundua 2004-04-25
Egun loretan dena bihar zimelduko. Herria 2001-02-15
Gal bitez ur isuria bezala, zimel bitez belar zapaldua bezala. Elizen arteko biblia Sal 58,8
Ingura ditzagun buruak arrosa-koroaz, zimel daitezen baino lehen. Elizen arteko biblia Jkd 2,8
Emaztearekiko harremanek ez zuten asebetetzen, eta egunetik egunera zimelduago ikusten zuen haren gaztetasunaren lilia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 176. orr.
Ispiluaren argi zuri gordinpean zimeldua ageri zitzaidan aurpegia, zargaldua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.
Zimeldurik zeuzkan eskuak; zimeldurik eta zimurrez josirik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 36. orr.
Zimeltzen ari den haragi helduaren higalana begiratzeko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 343. orr.
Baina haziak harri gainean bezala zimeldu ziren. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.
Garaia zen, bibotetxo ilegorria zuen, eta aurpegi iharra -edo zimeldua, hainbatek hala esaten diote eta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.
Kanpora goaz, Amandaren loreak eta diskurtsoak zimeltzen hasiak baitira. Liburuak-eta zimeldurik zeuden. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 209. orr.
Hamaika esperantza zimelduko duk udaberri honetan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 48. orr.
Adorea errautsetan zimelduz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 116. orr.
Lore zimeldu haiek, nire ustez, hitz egin egiten zuten: burua goratzen zuten eta gaztaroko maitasun zirraragarrien historiez mintzatzen ziren. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 201. orr.
Harriak, gurutzeak, burdinazko kateak, beirazko koroak, lore zimelduzko koroak ukitzen nituen! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.
Azken udako hosto zimeldu eta zimurtuak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 244. orr.
Weldon andreak azken zartatxoa eman zien lilipa-lore zimelduenei, eta beste behin ikuskatu zuen gela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.
Haren aurpegia, ahizparena baino osasuntsuagoa, dena zen izur eta toles, sagar gorri zimeldu baten antzera, Neskameak hotz eta zorrotz begiratu zion ohean zegoen emakume eder zimelduari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.
Kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.
Hanna ez da inola ere emakume zaharra, baina nik, noski, haren larmintz zimeldua nekusan, haren betazpi puztuak ere bai, eta haren baldoki zimurtuak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.
Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.
Ezkongai-etxe bateko sekretu ustelekin, adulterio baten xehetasun zimelduekin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 203. orr.
Etxe aitzinean zegoen Abel, lurrean etzanik, begitartea ahozpez eta odoletan, besoak zabalik, eskuineko eskuan lore zimeldu sorta bat zeukala. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.
lore zimeldu (3)
zimeltzen hasita (3)