Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zilipurdikatu, zilipurdika(tu), zilipurdikatzen (orobat txilipurdikatu g.er.) 1 da ad zilipurdi egin. ik itzulipurdikatu.

Uretatik gertu daude orain moila bakartian: bata bestearen gainean zilipurdikatzen dira, itsaso koipera erortzeko zorian.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 96. orr.

Bestalde, bera ere gimnasio batean izena emanda zegoen, non bera bezalako tripandi heldu batzuk lurretik zehar zilipurdikatzen baitziren haurtzaindegiko umetxoen antzera.  Berria - Kultura   2004-08-22

Zilipurdikatu dira berriz, giltza hartu du bietako batek eta begitik sartu dio besteari giltzaren metal hotza, eta begia sarraila baten eran zabaldu dio.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 95. orr.

Argiro adi zitekeen uraren zaplada eta tanta erorien zalaparta eta olatuen zurrumurru eta txistuots antzeko bat, piririka, hankazgora eta harkaitzei zapla joka, izaki basati erabat libreak bailiran, beti honelaxe astintzen eta zilipurdikatzen eta jolasten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 202. orr.

2 irud/hed

Antzina maite nuen horrelako egunen malenkonian zilipurdikatzea, bizitzaren alde ilunari gortea egin eta mundu hobe baten nostalgiak indarberriturik aurrera jarraitzea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus