Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Umea ninduan, noiz eta Urbiaindik titiritero batzuk iragan baitziren, ximino tipi bat ere lagun zutela, sokatik dilindan mila zilipurdi egiten zituena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.
Talde handietan-eta egin beharreko zilipurdi eta itzul-amilkak bezala, gorputz guztia minberatzen zait oroitze hutsarekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.
Haiei atsegina ematearren, bigarren zilipurdian nolabait ere moldatu nintzen beste oinetakoa sabairaino bidaltzeko. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.
Gain zabal eta beratz horretan, nire andrearen eta Ximurraren arteko zilipurdiak imajinatu nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.
Ezin zen bizi bere ariketetarako, bere pauso eta zilipurdietarako nahiko leku ematen zion ganbara hartaz kanpo. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.
Umeek zilipurdi, gainka, oinez, balantza, oihu eta jolas egiten dute espaloi guztietan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.
Ameriketarako edo Afrikarako joan-etorriak, harako itsas bideak eta zilipurdiak ezagunak zituen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.
Bizimodua ateratzeko horrelako zilipurdiak egin behar izaten dira askotan, itsasora eta lehorrera ere, han eta hemen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 261. orr.
Toki lasai baten bila, behin hara iritsitakoan, inor begira ez badago, zilipurdi egitera ausartzeko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.
Umea ninduan, noiz eta Urbiaindik titiritero batzuk iragan baitziren, ximino tipi bat ere lagun zutela, sokatik dilindan mila zilipurdi egiten zituena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.