Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.
Konoa zilindroaren erdia dela edo eguzkia disko bat dela pentsatzen duenaren uste okerra. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.
Zoruan, arrasto haiek irudikatutakoa marraztu zian irakasleak: zilindro batean sartutako esfera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.
Armak erosi ditu, pistola handi bat, biratzen duen zilindro horietakoa duena, badakizue. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 329. orr.
Neurri bereko bi masaren artean, bat zilindrikoa bazen, eta bestea beste edozein formatakoa, motelago hondoratzen zen zilindroa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 76. orr.
Moldiztegi modernoa, ertaina, zilindroez, Kelley-ez, Miller elikagailuez, prentsa txikiez, linotipo-makinez eta koadernatze-tailer oso batez hornitua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.
Zenbait txinatar eta beltz kanabera sortak hartu eta haiek xehetzeko zilindro handi batzuk zituen makina batera eramaten ari ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.
Hidrogeno gasa 350 bar-eko presiopean gordetzen da autobusaren gainean doazen 205 litroko 9 zilindrotan. Berria - Gaiak 2006-02-10
Berriro konpresorra konektatu, eta zilindro nagusia betearazi zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.
Ikastolan, arbeleko klarionak hazi egin dira, borobildu, hautsa gainetik kendu dute eta zilindro perfektu eta dirdaitsu bilakatu dira. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.
Zilindro bitxi haietako batean, ondotik pasatzean, "Chapeaux Saint-Maur-Paris" hitzak irakurri nituen disimuluaz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 313. orr.
Laster heldu ginen dorre nagusiaren zilindro erraldoiaren parera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 277. orr.
Zilindro zulodun bat osatu arte. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 100. orr.
Zilindro txapal eta arrosen kopuru gaitzak (kartoizkoak edo?) harritu ninduen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 313. orr.
Urkilak, kuleroak, ilerako zilindroak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.
Laminaziorako zilindroak bakarrik egiten zituzten Manuel sartu zenean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 20. orr.
Hildako anaiaren ahotsa jasoa zuten argizarizko zilindro haietako bat. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 160. orr.
Zilarrezko zilindro bat zen: azalera osoan euli baten neurriko lauburu txikiz zegoen landuta. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 407. orr.
Errepidetik dorre nagusia besterik ez genuen ikusten: harri zurizko zilindro handi bat, leiho karratuz zulatua. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 269. orr.
SDko agenteak mihi haragitsua atera eta zilindro ez oso erregularra miazkatu zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 51. orr.
Zilindro itxurako lau edontzi berdin-berdin zeuden mahai apal baten gainean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.
Hiru kilometro luzeko eta hamar zentimetro zabaleko zilindro formako izotz bloke bat da hori. · Gure basearen eta jeneralaren arteko bide erdian, tenientearen autoak topatzen du errepide zilindro bat, atzean bi auto blindatu babesturik zekartzana. Berria - Gaiak 2004-06-11
Orrazi edo eta zanpa-zilindro moduko bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Gutxi batzuek baino ez zuten jarraitzen "ez dira pasatuko" aldarriarekin tematurik, zapalgailu zilindroa gainetik pasatua zitzaiela jabetu ere gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.
Lehenengo garaietako lurrun-makina, pistoia zilindro baten barruan mugitzen zena, atzera-aurrerako motor xume eraginkor bat zen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Lehen, karburadorean nahasten ziren erregaia eta airea, zilindroetara pasa aurretik. Berria - Gaiak 2004-07-01
Lau denborako motorrekin zilindroen edukiera 990 cc-ra pasatu zen, baina antolatzaileak eta moto etxeek orain indarra murriztea erabaki dute. Berria - Kirola 2006-03-21
Zilindro askoko baina erregai-erregulagailu gabeko automobil-motor baten antzekoa da muskulua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.
Automobilaren motorrari errendimendua atera nahi zaionean, konpresore bat ezartzen zaio; konpresoreak zilindroetara bideratzen du aire soberakina, eta lasterrago erretzen da hala erregaia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.
Nemesiorentzat inor baino gehiago diren hiru harri han daude: berrehuneko zilindroa, ehun eta laurogeiko kubikoa, eta errekarri trinko-zaztar bat, batez beste hamabi arroa inguru dituena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.
100eko zilindroarekin gutxitan aritzen gara denboraldian, pare bat txapelketetan. Berria - Kirola 2004-10-27
Apustua zinez berezia izango da 100 kiloko zilindro zaharrarekin ez dutelako aspaldi demarik jokatu eta harri hori ez delako txapelketetan ia erabiltzen. Berria - Kirola 2004-10-27
Petrolio-kriseilua hartu, eta lurrezko teilatura igo zen, zuloak estaltzeko erabiltzen zen harri zilindroarekin lurra zanpatzera. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.
Leitzarrak 2002ko abenduaren 22an jaso zuen 205 kiloko harri zilindroa esku bakarrez, Arrasaten, eta, urte eta bost hilabete igaro ondoren berriro plazaratuko da esku bakarreko ahalegina egiteko. Berria - Kirola 2004-06-05
kiloko zilindro (10); kiloko zilindro kopa (4); kiloko zilindro zaharra (3); zilindro koparekin (4); zilindro zaharra (5)
kiloko zilindroa (11)