Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amelio Mendijur ziklistaren poster handi bat zutela markoztatua. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 162. orr.
Egon zaitez ikusleen artean, ziklistak noiz pasatuko zain. Berria - Kultura 2004-03-14
Jende andana espaloietan, eta berehala, autoa egurrean, ziklisten bila. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 29. orr.
Iazko garailea da, etxekoa, eta maila handiko ziklista. Berria - Kirola 2004-04-04
Ziklistentzako edo mendizaleentzako sariak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 175. orr.
Bosgarren pedal-kolpean beste ziklista baten gurpilean jarri zela, eta «allez, allez» entzuten zuela jendearen artetik. Berria - Kultura 2004-03-14
Itzuliaren historiako urterik onenak izan dira euskal ziklistentzat. Berria - Kirola 2004-04-04
Arratiako Ziklista Elkarte antolatzaileak jakinarazitakoaren arabera, berrikuntza dezente ditu biharko hitzorduak. Berria - Kirola 2004-12-11
Ziklista osoa, baina erlojupekoan ez da beste esparruetan bezain indartsua. Berria - Kirola 2004-04-04
Izan ere, ziklista profesionalak pasatuko ziren handik bertatik. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 46. orr.
Lehen, esan daiteke oso talde ona genuela, oso ziklista onak, baina garaile bat falta zitzaigun. Berria - Kirola 2004-02-24
Ez du potentziarik, ziklista txiki arina delako, gihar gutxikoa, eta, ez du aerodinamikarik, txikia izateko oso tente ibiltzen delako. Berria - Kirola 2004-06-06
Ez baita gauza bera iheskideak etapa ehiztari dohatsuak edo ziklista apalak izan. Berria - Kirola 2004-07-14
Tropeleko ziklistarik arrakastatsuenetakoa da eta, horrenbestez, errentagarrienetakoa, talde guztien begiko. Berria - Kirola 2004-09-04
Euskal Herriko Itzulian morrontza lanera ohitu ziren etxeko ziklistak. Berria - Kirola 2004-04-04
Lasterketa ziklisten zale amorratuak zirenez, oihu handiak egiten zituzten garai hartako txapeldunez eztabaidatzean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.