Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikiratu, zikira(tu), zikiratzen (orobat txikiratu g.er., zikitatu g.er., xikitatu g.er.) 1 du ad animalia edo pertsona bati ernaltze organoak erauzi.

Eta, gogorra badirudi ere, etxean dituzun zakurrak zikiratu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 65. orr.

Eta nork zikiratzen ditu animaliak?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 113. orr.

Gizon bat aulkian eserita, artaziekin bere burua zikiratzen; ikuskizun itsusia, baina gizon hori berori emakume baten gorputzaren gainean ekinean baino itsusiagoa ez, nondik begiratzen zaion.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Bere emazteari kalte egitearren zikiratu zen gizona, bere adar eta guzti ehortzi zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 59. orr.

Ez du uzten bere zaldiak erbestera ateratzen, zikiratuta ez badaude.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

2 irud/hed

Sinetsarazi egin digute maitasuna badena, eta horren bitartez mugatu, murriztu, ia-ia zikiratu ere egin gaituzte, gorputzaren adierazpen natural horretarako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 62. orr.

-Zuek baliatu egin nahi zenuten, erabili, nolabait txikiratu, eta talentua basatia da, ez du morrontzarik nahi izaten, ez du aterperik onartzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 103. orr.

Negozioak zertzen, koiuntura eztabaidatzen, posta bideratzen eta tarteka egunkariak aztertzen, gainbegiratzen edo kotizazioen buletina zikiratzen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.

Zigarroa hautsontzian zikiratu eta zurtz geldituriko txingar tikiari so gelditu zen Kristina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

Alde ederra gaur egungo sektekin, ederki zikiratzen baitiote horiek sakela jendeari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

Adimen zikiratua daukatenak badaudela dio, ezer ulertzeko gai ez direnak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 315. orr.

Bat-batean akitua nengoen, berrogeita hamar kilometroko lasterkaldia korritzen ari eta, erdira ere gabe, zangoek aitzinera egiteko kemenaz zikiratu balizkidate bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

ETA izan da, beste ezer baino gehiago, euskal politika baldintzatu eta zikiratu duen kasta ukiezin hori.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Zorri zikiratzen aments? -erasiatu zuen, zakarki, bilkuratik ateratzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

Bestela debeiatzea da, eta ondorioz testüaren motxorratzea, berritzapenen bilatzea, hots azkenean pastoralaren zikitatzea.  Herria   2003-09-18

3 (era burutua izenondo gisa)

Emakume hauek ez daukate ar zikiratuen sindromepean bizi beharrik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Txakur zaindari horzgabeak; zekor adargabeak; lanerako zaldi zikiratuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 177. orr.

Putakumea, oraindik gorotz usaina joan ez zaian idi zikiratu bat besterik ez haiz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 89. orr.

4 (era burutua izenondo gisa, irud/hed)

Gizarte zikiratu baten ondorioak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Azken batean zientzietako gehienak izpiritu kamuts eta zikiratuak ziren gure ustetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 120. orr.

Mendebal usteleko kultura kristau zikiratu, belaskatu, faunduaren aurka dago.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 246. orr.

Ez da inoiz zinezko irakaslea izan; irakaskuntza-erakunde eraldatu eta, bere irudiko, zikiratu honetan inoiz baino lekuz kanpoago dago. ETAren ideologiarekin bat egin, harekin identifikatu, baina ETAn sartzeko behar zirenak ez genituenok, ba horixe, zikiratuak ginen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

ETAk horrelaxe bihurtu zuen nire belaunaldia belaunaldi zikiratu bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Zikiratu batek bakarrik egin dezake horrelakorik, bere ama maitatzeko ere kapaz ez den bilauak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

Sartu eta usnatu egin ninduten zerri batzuek, zikiratu gizen batzuk ziren, atsegin xamarrak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 124. orr.

Zikiratuaren drama ez da hizkuntzaren baitan sartzen; gauza batek bakarrik balio dio: eduki behar direnak badituela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus