Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizkarra eskaini nien zigorkatzen nindutenei, eta masailak, bizarretik tiraka ari zitzaizkidanei. Elizen arteko biblia Is 50,6
Alde banatan jarririk, zigorkatu egin zuten etengabe, astin-astin egina utzi arte. Elizen arteko biblia 2 M 3,26
Gure aitak larruzko zartailuz zigorkatzen zintuztela? Burdin muturdunez zigorkatuko zaituztet nik! Elizen arteko biblia 1 Erg 12,11
Mila bider izan ziren irainduak, lotsatan jarriak, biluziak, zigorkatuak, katez lotuak, espetxeratuak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.
Gero jakin zen, neskameen lotsa-eza zigorkatuko zuela dukeak baldin eta bera ere Don Kijote bezala garbitu ez bazuten. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 162. orr.
Jantzia erantzi eta soka batez gogor zigorkatu zuen gorputza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 353. orr.
Hauts harrotuan, gurdiak basaki zealdoka, aurigek ankerki zigorkatzen zituzten zaldi eroak, bihotzak lehertzear zituzten unean harrapatu izan balitu bezala artistak, euren arrastoan lur jota erori aurretik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 58. orr.
Ameriketara joaten naizen hurrengoan, zigorkatzeko makina bat ekarriko dut handik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.
burdinazko muturdunez zigorkatuko (3); zigorkatuko zaituztet nik (4)
larruzko zartailuz zigorkatzen (4); zartailuz zigorkatzen zintuztela (4)