Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigilu (orobat zigilo g.er. eta sigilu g.er.) 1 iz errege, estatu, hiri, erakunde edo kideko baten ezaugarria irarririk duen plaka, agiriak-eta egiaztatzeko edo ixteko erabiltzen dena; plaka horrek argizari, berun edo kidekoetan uzten duen hatza; hatz hori daraman argizari edo berun puska.

Baimena idatzita egon arren, paper hutsa zen, ordea, zigilurik gabe.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.

Bilbotik Donostiarako errepidea igarotzeko baimena, zigilu guztiekin.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.

Eskuetan zeraman paper hura zigiluz jotzeko esan zion Amanciori.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 39. orr.

Polizia turko jator batek zigilua ipini dit berehala pasaportean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 87. orr.

Udal liburutegian ostu zuen eta, hain zuzen, 76635-Q polizia ohartu berri da horretaz, 111. orrialde azpiko eskuineko ertzean liburutegiaren zigilua ikusi duenean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 13. orr.

Etapaz-etapa, nire erromes-karta zigiluz betetzen joan zen, amaieraraino, Konpostelako Santiagoraino.  Berria - Kultura   2004-08-10

Zazpi zigiluz jotako liburua.  Elizen arteko biblia   Ap 5,1 tit

Nor da gauza liburua irekitzeko eta beraren zigiluak askatzeko?  Elizen arteko biblia   Ap 5,2

Gero, Bildotsak seigarren zigilua ireki zuenean, lurrikara izugarria gertatzen zela ikusi nuen.  Elizen arteko biblia   Ap 6,12

Zigiluz markatuak zenbat ziren entzun nuen: ehun eta berrogeita lau mila, israeldar leinu guztietarik hartuak.  Elizen arteko biblia   Ap 7,4

Beste erregela bat idatzarazi zion Frantziskori, eta Aita santuak berrestea eta bere aginpidez eta zigiluz finkatzea lortu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 485. orr.

Eskutitza gutunazal batean sartu eta armarri inperialen zigiluaz lakratu zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.

Orduan, erregeak bere eraztuna kendu eta Hamani eman zion, juduen kontrako gutunei zigilua ezartzeko.  Elizen arteko biblia   EstGr 3,10

Hoztu baino lehen, ezker eskutik ateratako eraztun lodiaren zigilua jarri zion gainean, laster lehortu eta gogortuko zen gorritasun hark sekretuak sekretu manten zitzan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 28. orr.

Zigiluekin gertatzen den bezala: gaia suaz urtu egiten baita aurrena, gero zigilua grabatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 899. orr.

Whiskiaren zigilua hautsi zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 18. orr.

2 (tanpoi batekin-edo inprimatzen dena)

Ireki dezagun gaur hartu duzun gutun txiki hori -eskuan hartu eta Justori erakutsi zion, zigilurik gabeko seilua eriaz seinalatuz-.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Eskutitza Pariseko nire lehengo helbidera joan da nire bila, otsailaren 1eko zigilua dauka paraturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.

Zigilua Bartzelonakoa zuen, eta Adelak idatzia zirudien, erremitearen arabera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 248. orr.

Nire bigarren gutuna, errietazkoa baino, adore ematekoa zen, baina gutunazala ireki gabe itzuli didate, hau besterik ez dion zigilu batekin: "Ezezaguna helbide honetan".  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 39. orr.

Munduko posta-zerbitzu guztietako seiluak lortzea eta zigilu-markak itxuratzea jostagarria ez ezik neure lanbideko batentzat erronka modukoa baitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 131. orr.

3 irud/hed

Ea bada, andrea, erruki zakizkigu, eta marka gaitzazu zeure graziaren zigiluaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 918. orr.

Nork ezarriko du jagolea nire ahoan eta zuhurtasunezko zigilua ezpainetan, ez nazaten neure hitzek eroraraz eta mihiak galbidean jar?  Elizen arteko biblia   Si 22,27

Schopenhauerrek bere erdeinuaren eta bere desliluraren zigiluaz markaturik utzi du betirako gizadia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 158. orr.

Neurekin hartuko zaitut, Xealtielen seme Zorobabel ene zerbitzari hori, eta neure zigilu egingo zaitut, neuk aukeratu baitzaitut.  Elizen arteko biblia   Ag 2,23

Hilzorian zen Panderojolea, heriotzaren zigilua zeukan grabaturik aurpegi txaldanean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 50. orr.

Hitz hori laido eta alfer-zigilu zitzaien garaian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 204. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Gutun horren zigilu lakratua hautsi berria zuen Ivan Ogareffek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 301. orr.

Zigilu gorria, burdinezko kurutzea erakusten duena, eta kurutzearen gainean, beste bat, hau grekoaren formakoa eta hitz hauek "Non nobis".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.

Aterpe xume bat, ospitalero gaztea, zigilu sinplea: Santiago kurutzea soilik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.

Inolako problemarik gabe ipini dit zigilu berria ahoskera leuneko polizia batek.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 104. orr.

Nire lekualdatze hori sekretuzko zigilu bikoitz baten pean antolatu beharra zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.

Gutun-azalari buelta ematean, eskua dar-dar, lakrezko zigilu gorri-morexka bat ikusi zuen, eta han armarri bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 36. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erregeak zigilu-eraztuna hatzetik atera eta Amani, juduen etsaiari, eman zion, esanaz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.

Nola ez handietsi Zorobabel, Jainkoaren eskuan zigilu-eraztun bezala izan zena!  Elizen arteko biblia   Si 49,11

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere kabuz ziurtatu zuen aipatu gutun-azalak ez zuela inolako kalteren aztarnarik eta han jarritako lakre zigiluak ezin hobeto zeudela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 28. orr.

Errege zigiluaren eramaileak, khodjak, eta kontseiluko beste goi funtzionarioek beren lekuak hartuak zituzten dendaren barruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

Gero, irten, atea itxi eta, errege-zigiluz zigilaturik, joan egin ziren.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,14

Plazan, kontzeju aurrean, ateetan udal zigilua -otso bat sagarrondo batetik ale eder bat hartu nahian- zeraman zalgurdia zegoen, lau zaldi beltzi loturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.

Kalitate zigilua lortzeko lanean dira arrantzaleak.  Berria - Ekonomia   2004-08-12

Eusko Label zigilua duten oilaskoak aire librean hazten dira, eta elikadura oso zaindua izaten dute.  Berria - Gaiak   2006-02-19

7 gutunetan, Posta zerbitzuak estalkian ezartzen zuen zigilu hatza; gutun-bidaltzaileak itsasten duen paper zatitxoa, hatz haren baliokidea dena eta Posta zerbitzuak saltzen duena.

Fetxa jarri, lehenbailehen postalean helbidea idatzi, zigilua erantsi eta kafetegia utzi ondoren, buzoi batean bota zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

Gutunazalean bi zentaboko zigilu asko itsatsi zituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 221. orr.

Brasilgo postako zigilu bat!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Zu al zara Beñat, gutunazalean gure erregearen zigilua buruz behera paratzen duena?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 215. orr.

Duela gutxi, EEBBko posta zerbitzuak zigilu bat atera zuen Jackson Pollocken irudiarekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 58. orr.

-Iritsi zaizun gutunak zigilua buruz behera zeukan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 113. orr.

"Zigiluak, idazteko papera, tabakoa?” aipatu zizkion, aldamenean gelditurik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 17. orr.

Emakume zahar hitzontzi bat zen, mailegu-emaile baten alarguna, karitatezko ekintzaren baterako zigilu erabiliak biltzen zituena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.

Beste bat lorategiko aulki batean patxadan zegoen, gizakiren batek botatako posta-zigilu bat irakurtzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 240. orr.

Rutherford-ek biologia-zientziari [...] erakutsitako mespretxua, zigilu-bilduma egitearen pareko iritzirik, txantxetan egindako arbuioa zatekeen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.

8 irud/hed

Arrats honetan, zigilu-kartila batean zigiluak itsasten ari da, mekanikoki.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 68. orr.

9 merkataritza marka edo firma.

Kontrakalea zigilua zabaldu eta Afrika, Rude eta Bad Sound Systemen lanak kaleratu ditu Metak-ek.  Berria - Kultura   2004-05-06

Musika eragileek beren lana erakusteko plaza izaten dute Viceko azoka, eta aurten ere horretarako baliatuko dute merkatua Brixton, Gaztelupeko Hotsak, Gor, Musika Autonoma eta Noizpop zigiluek.  Berria - Kultura   2004-09-15

Azken pelikula, Cars, Disneyren zigiluarekin proiektatuko da aurten munduan.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Hilabeteko epean, Euskal Herriko disketxeen elkarte berria osatua eta legeztatua izan nahiko lukete egitasmoa bultzatu duten zigiluek.  Berria - Kultura   2004-01-31

Itxura batean, ez dirudi zigilu handi batera jauzi egin izanak gehiegi baldintzatu duenik Josh Ritterren musika.  Berria - Kultura   2006-04-27

Eusko Jaurlaritzarekin, EITBrekin, SGAErekin edota Europako zigilu independenteak biltzen dituen Impala elkartearekin.  Berria - Kultura   2004-01-31

Zigilu talde batek hartu du proiektua aurrera eramateko ardura, baina Midem-era joan den euskal ordezkaritzak erakusten digu merkatua askotarikoa dela, eta elkartearentzat onuragarria izango da ahalik eta gehien biltzea.  Berria - Kultura   2004-01-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus