Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigante 1 izond/iz ipar erraldoia. ik digante.

Kapera haundi hortan ehortzia da Santxo, hobiaren luzetasunaren arabera alimaleko gizona zitaiken, zigante bat!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 190. orr.

Barda irakurtua nuen, zeharka, Errolan eta Ferragut zigante musulmanaren arteko gatazkaren historia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 78. orr.

Uharte batean zigante begibakar beldurgarriak dira; ondoko bateko jendeak burugabeak dira, begiak soinburuetan dituzte eta zaldien ferraren formako aho itsusi bat badute bularretan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

2 (festetakoak)

Joaldunak eta ziganteak karriketan.  Herria   2005-02-10

Ortziralean, goizeko 11etan, Orai Bat-eko ziganteen kabalkada eta Leinua Ttiki-ren euskal dantzak.  Herria   2004-07-05

Eguerdian bertsolariak, Arrolako dantzariak, Altsasuko ihauteriak, ziganteak, jauziak eta larrain dantza izanen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Larunbata, Ziganteen eguna bilakatu da joanden urtean eta bi zigante ibilaldi izanen dira egun horretan.  Herria   2002-08-08

Larunbatean, 11etarik landa, Erraldoien eguna, Emaitza eta Sukila elkarteek antolaturik, 11etan eta 16etan, Ziganteen ibilaldia karriketan.  Herria   2004-07-05

3 oso tamaina handikoa.

200 hektareko industria gune zigante baten eraikitzeko proiektua bada Oiartzungo eskualde hortan, haran guzia suntsi lezakeena.  Herria   2002-09-12

Gasteizko Aratz lantegia bere aldetik burdin ekoizten ari da Txinako "Trois Gorges" eskualdean eraikitzen ari duten barradera zigantearako.  Herria   2004-01-22

Arratsean denentzat "Paella Zigante" janaldia.  Herria   2004-07-15

Ezpeletakoek aldiz "transgenikoari ez" dute goraki oihukatu, biper zigante baten ondoan.  Herria   2004-10-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus