Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilkura berean, saristatu dituzte jaz zerbait balentria aipagarri egin duten ziburutar kirolariak. Herria 2005-01-13
Beste sail batek ere zonbait mendez segidan munta handia ukan du ziburutar arrantzaleentzat, bakalauarenak. Herria 2003-06-19
Ziburutar etxeko jaunak Urruñakoak bezen on zirela beren afera guziez arduratzeko. Herria 2003-03-13
Bigarren, Nicole Burguete donibandarra eta Paulette Sarret ziburutarra. Herria 2005-06-23
Liburu berri bat plazaratuko du ekain ondarrean "Hats Berri" argitaletxeak: "Elizak"liburu ederra, Robert Thurin ziburutarraren 74 argazkirekin. Herria 2005-06-23
"Demo" gazte bat, Domeka Zubeldia ziburutarra, arrastatua izan da. Herria 2004-01-15
23 urte ditu, ziburutarra da eta Ziburun bizi da. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Iragan mendeko musikagile edo konpositore handienetarik izana da Maurice Ravel, sortzez ziburutarra. Herria 2004-10-28
Ravel-ek ama zuen ziburutarra. Herria 2003-07-17
Hegoaldeko jokabideak sortzen zion harridura erakutsi zuen Joanes Etxeberri poeta ziburutarrak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 9. orr.
Ziburutarrek laster jakin-arazi zuten nahiago zutela hein bat beren gain jarri, arrunt Urruñari josiak segitzeko partez. Herria 2002-07-25
Egia erran, ziburutarren arrazoin batzu etziren naski batere txarrak. Herria 2003-03-27
Robespierrek inposatu zuen "Etre suprême"edo Izaki Goienaren besta ospatu zuten ziburutarrak arras guti izan ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.