Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zibilizazio (orobat zibilizazino g.er.) 1 iz garatutzat hartzen diren gizarteen ezaugarri komunen multzoa; gizadiaren lortze eta aurrerapenen multzoa.

Denboraren hasieran, herriak, leinuak eta zibilizazioak sortu baino lehen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 134. orr.

Hogeita bat zibilizazioen sorrera, hazkunde, kolapso eta desintegrazioen azterketa konparatiboak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 11. orr.

Cultus ere kultura, zibilizazioa, bizimodua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Hiriak, aberastasuna, zibilizazioa, gurikeria; basamortuak gosea, lehia, bizi-borroka.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.

Zatiki hauek, kolapsoaren ondoren zibilizazioen desintegrazioak sortuek, askatasuna lortzen dute, beste zibilizazio garaikide batzuetatiko osagai atzerritarrekin gizarte eta kultur konbinazioak osatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Hindu Zibilizazioaren estatu unibertsal mogolak ezaugarri berberak ageri ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Caralgo zibilizazioa (Peru) uste zena baino zaharragoa dela esan zuen atzo Ruth Shady Solis arkeologoak.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Kontsumo alienatu eta konpultsiboa eritasun baten sintoma da, zibilizazio baten eritasunaren sintoma.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

"Mendebalde modernoko" zibilizazioa "klase ertainaren" zibilizazioa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 453. orr.

Gauza hutsala dirudi gure hau "irudiaren zibilizazioa" dela esatea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Mila urteko zibilizazioa dut bizkarrean horretan laguntzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

Zibilizazio batek, erlijio batek bezala, bere burua salatzen du bere jarraitzaileen epelkeriagatik kexu bada.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

Ez dezagun ahantz Grezia izan dela gure zibilizazioaren ama.  Herria   2003-05-29

Kulturaren homogeneotasunaren eta botere politikoaren sakabanatze izugarriaren arteko kontrastea da [...] Mendebaldeko Erromatar Inperioaren hondakinetatik sortu zen zibilizazioaren lehen ezaugarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Bi zibilizazioon arteko bizikidetzari kalte egiten dioten pertzepzio okerrak desagertzea.  Berria - Mundua   2006-02-09

Zibilizazioen Aliantza eta horrelako ekimenak ez dira inoiz eraginkorrak izango.  Berria - Mundua   2006-01-12

Hiriko ardaila eta hotsa, usu, Zibilizazioaren -letra larriz- sinonimotzat jotzen baitira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 40. orr.

Prometeok zibilizazioa ekarri zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

«Zibilizazioen bizikidetza» eta «talka» hizpide.  Berria - Mundua   2006-02-09

Nire zibilizazioak printze beraren Enbaxadore egin nahi izan du gizon oro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 170. orr.

Nire zibilizazioak balio kristauen herentzia hartu du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 171. orr.

Zinemagintza «zibilizazio baten ilunabarra» delakoan dago Erize.  Berria - Kultura   2006-03-14

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Antzinatean lege nagusia zuan, eta hartan zian oinarri zibilizazio handien lege-sistemak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.

Jauregiak, mezkitak, harresiak erdi aroan eta geroxago eraikiak, zibilizazio eder baten lekuko. "Interregnoa" bukatu egiten da, eta zibilizazio berri bat hasten da.  Herria   2004-01-22

Gurea baino zibilizazio garatuago batek planeta urrun batetik igorririko espaziontzi batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.

Fase honetan Zibilizazio Helenikoak Mundu Zaharrean zibilizazio garaikide guztiekin izan zituen harremanak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.

Azterketaren mailak biderkatu egin dira, mugikortasun politikotik hasi eta "zibilizazio materialaren" geldotasuneraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

Mundu islamikoak Mundu Zaharreko lau zibilizazio primarioetako hiruren sorterriak hartzen ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.

Zibilizazio prekapitalista gehienetan, Smithek dioenaren kontra, gizabanakoa ez da trukearen zale izaten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.

Zibilizazio moderno guztiaren nondik norakoa funtsen-funtsenean zertan datzan argitzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 164. orr.

XX. mendeko zibilizazio teknologikoan gurekiko eta gure ingurunearekiko etika berria bilatzen zuen Hans Jonasek liburu honetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

Hemezortzigarren mendeko eraikin apal ederrak, europar zibilizazio kosmopolitaren distiraz iparraldeko gau zurian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Zibilizazioak androzentrikoak izan dira, patriarkalak.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Antzinako grekoak, zibilizazio europarraren asmatzaileak, jatorri ariarreko dolikozefaloak eta ile-horailak zirela, iparraldetik Heladera migratuak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 229. orr.

Berpizkundearen aurreko hamabost mendeetan, txinatar zibilizazioa, teknikoki, Europakoa baino aurreratuagoa izan zela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Latinak iraun zuenez Erromatar zibilizazioaren kolapsoaren gainetik, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Itxura guztien arabera (nahiz eta hauek engainagarriak izan daitezkeen), amerikar zibilizazioak erabat suntsituta zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 453. orr.

Mendebaldeko zibilizazioa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 104. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Munduan zen zibilizazio eredu hoberena zela iruditzen zitzaion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.

Batzuetan, zibilizazio maila aurreratuena duen lurraldeko dialektoari eman ohi zaio lehentasuna.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

Zeren eta gure egungo zibilizazio-eginkizuna igo ezinezko aldapa igotzeko ahalegin burutu ezina dela ondorioztatu beharko baikenuke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

Has gaitezen suposatuz eztabaidagai dela ea "naturaren legeek" inolako zereginik duten zibilizazio-prozesuan dagoen gizakiaren historian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 309. orr.

Telefono mugikorraren erabiltzeak edo ibai bazterrean lasterka ibiltzeak, zibilizazio geruza bat eskain ziezadakeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.

Sen hau primitiboa da, eta oraindik hor datza gainazaleko zibilizazio-estalkiaren azpian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 126. orr.

Kritika soziala, politika, harreman arriskutsuak, borroka armatua, independentzia, zibilizazio talka, akzio poliziakoa eta enparauak nahasian bildu izanak askoren miresmena piztu du.  Berria - Kultura   2006-01-31

Hiru zibilizazio-belaunaldi ditugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 171. orr.

"Zibilizazio-batasunaren" ideia okerra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 419. orr.

Gizarte bateko ezberdintasun guztiak forma bakar batera murriztu ahal izango lirateke, mundu ikuskera baten antolakuntzara, balio-sistema bat ezartzera, zibilizazio-mota koherente batera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 19. orr.

Bigarren belaunaldiko bi zibilizazio-talde ditugu, beraz: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.

Ez baita falta zibilizazio-kontuan Mahomaren jarraitzaileak nagusi zirela uste duenik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Enbrioi-zibilizazio hau Erdialdeko Asiako historiaren bederatzi mendeko emaitza zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Kontuan harturik kultura-aniztasuna [...] arrisku larrian dagoela gaur egun, industria-zibilizazioak ezarritako ereduaren mehatxupean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

5 irud/hed

Nola bereiziko nituzkeen haren hiru probintziak, haren hiru zibilizazioak, loarena, suarena, basamortuarena?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alexandro osteko zibilizazio (4); amerikako zibilizazio (4); antzinako zibilizazio (3); aurreko zibilizazio (6); belaunaldiko zibilizazio (4); beste zibilizazio batzuen (4); beste zibilizazio guztiak (3); bi zibilizazio (3); hildako zibilizazio (6); hildako zibilizazio baten (4); mendebaldeko zibilizazio (9); mendebaldeko zibilizazio moderno (4); osteko zibilizazio (4)

zibilizazio bakarra (3); zibilizazio batek kolapsoa (3); zibilizazio bateko (4); zibilizazio baten (42); zibilizazio berri (7); zibilizazio berri bat (4); zibilizazio berri baten (3)

zibilizazio egipziakoa (5); zibilizazio garaikide (4); zibilizazio garaikideen (7); zibilizazio garaikideen arteko (7); zibilizazio guztiak (7); zibilizazio guztietan (4); zibilizazio heleniko (6); zibilizazio helenikoak (11); zibilizazio helenikoarekiko (4); zibilizazio helenikoarekiko topaketak (4); zibilizazio helenikoaren (14)

zibilizazio maila (4); zibilizazio moderno (7); zibilizazio musulman (4)

zibilizazio orok (3); zibilizazio prozesuan (6); zibilizazio sekular (3); zibilizazio siriako (6); zibilizazio sumeriko (3)

gure zibilizazioa (7); mendebaldeko zibilizazioa (11); zibilizazioa bera (3)

bertako zibilizazioak (3); bigarren belaunaldiko zibilizazioak (6); gure zibilizazioak (4); kristau zibilizazioak (3); mendebaldeko zibilizazioak (8); nire zibilizazioak (14); zibilizazioak izan (3); zibilizazioak sortu (4)

gure zibilizazioan (6)

ekialde urruneko zibilizazioaren (3); europako zibilizazioaren (3); gure zibilizazioaren (4); hindu zibilizazioaren (3); mendebaldeko zibilizazioaren (20); mendebaldeko zibilizazioaren etorkizuna (5)

zibilizazioaren azken (3); zibilizazioaren etorkizuna (5); zibilizazioaren lehen (3)

mendebaldeko zibilizazioari (3)

beste zibilizazioen (3); bigarren belaunaldiko zibilizazioen (3)

zibilizazioen artean (6); zibilizazioen arteko (19); zibilizazioen arteko harremanak (5); zibilizazioen arteko topaketen (3); zibilizazioen desintegrazioak (3); zibilizazioen hazkundeak (3); zibilizazioen historien (5); zibilizazioen historietan (6); zibilizazioen papera (3); zibilizazioen sorrera (3); zibilizazioen talka (5)

holako zibilizaziorik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus