Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahitzen ari zen sua bizitu eta gero, altzibartarrek dutenetik eman diote eskekoari: zezina, taloa, ardoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.
Zezina edo urdaiazpikoa ere ekarriko ziola; ez urdaia, noski, urdai frijitua koipea dariola eta bero-bero jan behar zelako, baina bai bestelako hainbat txerriki. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.
Arrats batean, zezina- eta aza-mokadu bat ahora eramatera zihoala, eskua gelditu zitzaion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 163. orr.
Pastelak, arkumea, entsalada eder horiek, patata eta arraultza frijituak, babarrunak zezina zatiekin. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 113. orr.
Tristurak arintzen ditu -esan zuen Andreasek, zezina puska bat ahoan bueltaka zerabilela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.
Zezin pusketa bat aurkitu nuen eta txingarren gainean artopil batzuk. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 82. orr.
· Hartu zituzten Valparaisorako gutunak, behi-zezina eta artilea ugari, eta alde egin zuten haizea lagun eta antxetak jarraitzaile. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 52. orr.
Poloniatik zaldi-zezina eta chucruta; Norvegiatik izokina eta narbal itsas animaliaren adarra. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.