Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zezeldu, zezel(du), zezeltzen 1 du ad zezelka esan.

"Ondo nago, aita", zezeldu zuen Adrianek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

-Lapur baten lana... -zezeldu nuen, entzuten ari nintzenak zozoloturik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 119. orr.

-George, burutik zaude -zezeldu zuen eta bat-batean barreka hasi zen inozoki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 452. orr.

-Nire ustez -zezeldu zuen, eternitate baten buruan-, hobe genuke...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

-Eskerrik... eskerrik asko -zezeldu zuen Julenek, deseroso.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 120. orr.

Sumintzen joan ahala hitzak ahoan pilatu zaizkio, eta, saio bat egin arren, hitz batzuk zezeltzea besterik ez du lortu: "... eskapo..." "...baino makurrago...".  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 55. orr.

Nire eztarri lehorra erantzun ergelen bat zezeltzeko ahaleginetan ari zen bitartean, [...].  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 56. orr.

2 irud/hed

Motoreak zerbait zezeldu zuen eta gero, marrumaka hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 205. orr.

Harenga horrek antz handiagoa daukalako fraideek handik sei edo zazpi mendetara botako dituzten prediku bihurriekin, orduan doi-doi zezeltzen hasten zen hizkuntza baten ahalmen laburrak eskain zezakeenarekin baino.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus