Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez, politikaz ere zertxobait, gauza handirik ez. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.
Zertxobait txukundu eta jaitsi egin nintzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 273. orr.
Lasaitu genuen zertxobait. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 38. orr.
Zertxobait esango dut eraikitzeko metodoei buruz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 910. orr.
Luisak, zertxobait sosegatu zenean, esan zidan aita Alzheimer gaixotasunak jota zegoela. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 109. orr.
Badut, ordea, zertxobait zure aurka: [...]. Elizen arteko biblia Ap 2,14
Habanako kaleetan nintzen oheratu aurretik zertxobait nekatzeko prest. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 121. orr.
Anaia zertxobait asaldaturik gelditu zen baimena ukatu ziotelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.
Tartaglia zertxobait ulertzeko, atzera joan beharra zegoen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.
Hasieran, saiatu zen zertxobait baratzean, uraza, porru eta zerba batzuk jarririk, baina laster aspertu zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.
Eguerdian, gela utzi baino zertxobait lehenago, Eugeniari deitu nion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.
Idazleok ere, sintaxia eta hiztegia zertxobait menderatu orduko orriak eta orriak idazteari ekiten genion. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.
Uriberen erasoaldiak gerrillarien eremua zertxobait murriztea lortu du azken urteotan. Berria - Mundua 2004-05-27
Aita totelka hasi zen zertxobait protestatu nahiz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.
Haren edertasunak burua zertxobait nahasi zidan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 209. orr.
Eraikuntzako enpresaburuek, aldiz, konfiantza zertxobait handitu dela adierazi dute. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Gaixoalditik zertxobait susperturik, makila baten laguntzaz etxean batera eta bestera ibiltzen hasi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.
Ez dit adiskidetzeko aukerarik eman, tamalez -esan zion ahapeka, zertxobait lasaiago-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 115. orr.
Eszena beraren bi ikuspegi zertxobait aldenduak hartzen zituzten bi plaka atera zitezkeen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.
Hargin masoi batek egina zela irudia, arteaz zertxobait zekien batek -zertxobait esaterakoan zorrotz begiratu zion idazleari- aise antzematekoa zela kontua. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.
Haizeak zertxobait hotzera egin duela sentitzen dut. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.
Zertxobait berezia izan zen Nafarroa Behereko bilakaera. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 27. orr.
Hamarrak eta zertxobait zirela itzuli nintzen goiko apartamentura. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 256. orr.
aurretik zertxobait (3); baino zertxobait (32); baino zertxobait gehiago (9); baino zertxobait lehenago (8); batean zertxobait (3); burua zertxobait (10); emaitza zertxobait (3); gauzak zertxobait (5); oraindik zertxobait (4)
zertxobait aldatu (7); zertxobait aldatzen (3); zertxobait aldendu (4); zertxobait aldendu zenean (3); zertxobait apaldu (6); zertxobait arindu (5); zertxobait aztoratuta (3); zertxobait baretu (4); zertxobait behera egin (3); zertxobait berotzen (3); zertxobait egin (3); zertxobait esateko (3); zertxobait gehiago (34); zertxobait gutxiago (5); zertxobait handiagoa (4); zertxobait hobeto (3); zertxobait jaitsi (4); zertxobait jan (4); zertxobait lasaiago (4); zertxobait lasaitu (5); zertxobait lasaitzen (3); zertxobait lehenago (13); zertxobait luzatu (3); zertxobait murriztu (3); zertxobait txukundu (3); zertxobait txukuntzen (4)