Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zertu, zer(tu), zertzen 1 da/du ad mamitu, gauzatu.

Guretzat, ordea, garrantzi handikoa da Euskal Herrian zertu den pentsamendua liburuan azaltzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.

Ekonomi ezbehar horiek eragin etsigarria ari ziren zertzen klase ertainaren ethosean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.

Ez zuen halako konparaziorik inoiz zertu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Ganivet-entzat arima espainola esentzialki zertzen duena da senekismoa [...] gehi kristautasunak izaera natural horri erantsi dion pietatea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 69. orr.

Ikasi egin behar dugu ahalmen horiek erabiltzen eta zertzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 72. orr.

Beraz, perpausa unibertsala da; esaldiak, ordea, unibertsal hori zertzen duten banakoak edo aleak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.

Gure desio sexuala benetan ezin dugulako zertu, dela adinagatik, dela lagun faltagatik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 162. orr.

Tratua zertu ondoren, Laukarizkoak erabakiaren berri eman dio Mariari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 80. orr.

Gutxieneko testuinguru komunik gabe ez litzateke komunikazioa zertuko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 143. orr.

Errusiak huts egin zuen herri hauen gidaritza zertzen ildo panortodoxoan zein paneslaviarrean, nahiz eta orain errusiar erregimen pankomunista ezarri den horietako batzuen gainean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.

Egun hartan Erroman zertutako zeremoniak bazuen hala ere aurrekari bat Soissons-en K.o. 751n egindako zeremonia batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

Sorkuntza izenburuko eleberrian, Guztiahaldunak bere obra nola zertu zuen kontatzen du Dino Buzzatik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

Ez diezaiegun lapurtu testuari eta irakurleari bien artean zertzeko dena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Irtenbideren baten bila saiatu zen, behin eta berriz, baina ez zen gauza izan hurrengo pausoa zertzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.

Ontziak egiten ikasi, dirubide apur bat zertu, eta Bostonera etorri zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.

2 zeratu.

Zerako zera zertzea zenik ere bagenekiela jota -eta asko jotzea da hori-, gustura galdetuko genukeen zer ote zen hori, eta nola zertzen zen zerako zera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 32. orr.

Handik gutxira hasten zen egiazko saltsa, zereko zera zertzeko ordua, badakizue zertaz ari naizen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.

Umea Maiatzaren Lehenean jaiotzea xede, zehatz-mehatz kalkulatu omen zuten noiz komeni zen zerako zera zertzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.

Halako zera ezinzertua zen zertzen ninduena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Haserre al zauzkat, Zu, zera zertzeagatik?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 78. orr.

· Nik ez diat putetxe beharrik etxetik kanpo zertzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus