Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirugarrenik, zertarakoak zuritzen duelako nolakoa, nik esaten dudan bezala [...] halatan diot boterera iristeko ez dagoela bide txarrik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.
Giza bizitzaren zergatia eta zertarakoa aztertzera irauli zuen bere ahalmen osoa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.
Bazuen hartxo horrek tasun harrigarri bat: 982 zelulaz osatua zen, eta zehazki finkaturik zegoen haietariko bakoitzaren zertarakoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.
Nahiz eta mailegatzen diren baliabideen zertarakoa aurrez finkatua ez egon beti, dibisak zor izateak bere ekoizpen-egitura munduko merkatuko premietara egokitzera behartzen du herrialde mailegu-hartzailea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.
Galdera, berriz, gure bizitzaren zertarakoa, esangura, zer den benetan axola duena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.
Lanaren zertarakoa argi eta garbi ikusten baduzu, nahi duzun beste material bil dezakezu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.
Ekintzen "zertarakoa" ezin da jokabide edo egoera neuronaletara murriztu, ezta saguen jokabidea aztertu nahi denean ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.
Ez direla bereizi behar legeak eta beren zertarakoa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 258. orr.