Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leku babesean, zerrizainak berak eraikia zuen korta; hamabi zerritegi zeuden barruan, zerramak edukitzeko; zerritegi bakoitzean berrogeita hamar zerrama zeuzkan, denak ume eginda. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.
Zerriek, adibidez, zerriak izango dira baina, gogoko dute zerritegi garbia. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.
Gau batean, azkenik, Arvilleko gazteluko zerritegian sartu zen, eta bi kumerik ederrenak jan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.
Norabide guztietan hasi ziren zerriak lasterka, zerritegiko lau hormen artean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 127. orr.
Guarda nazionalak sekulan sartzera menturatzen ez ziren portu ondoko zerritegi ustel hura jende gomendagaitzen ohizko biltegia zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.
Komunak eta dutxak zerritegi bat ziruditela. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 183. orr.
Zerritegi batean ez zen hainbertze zikinkeria izanen! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.
Felitx Etxebertz, Lekorneko ingurumeneko axuanta, gain gainetik zerritegi handitze horren kontra agertu da herriko kontseilu bilkuran. Herria 2004-01-29